Agenda
Ertza: UN’WE (aurre-estreinaldia) + Otenpodiz
2025/07/18 16:30
Alegia, Herriko Plaza
UN’WE (AURRE-ESTREINALDIA)
“UN’WE”-k, “Bat bakarra” esan nahi du “changana” hizkuntzan, Afrika hegoaldeko hainbat herrialdetan hitz egiten den bantu hizkuntzan. Hemen, gure munduari egiten dio erreferentzia, sare sozialei esker bakarrera murriztu den munduari; baina aldi berean, eta gaur inoiz baino gehiago, bertan dauden desberdintasunak nabarmen erakusten dituenari; gutxitu beharrean, ugaltzen doazen desberdintasunak izan ere. Bi mundu, bata bestearengandik geroz eta urrunago dauden arren, elkarren beharra dutela, eta azken finean mundu berbera direla ulertzen ez dutenak.
UN’WE-k, gaur egun ematen diren esklabutza mota berriez, esplotazioaz, indibidualismoaz eta sare sozial deiturikoekiko menpekotasunaz hitz egiten du.
OTEMPODIZ
Zuek erlojuak dituzue, guk denbora daukagu
Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.
FITXA ARTISTIKOA
- Koreografia: Asier Zabaleta (dantzarien laguntzarekin).
- Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
- Musika: Askotarikoak.
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
2025/07/18 18:00
Arrasate-Mondragon, Herriko Plaza
Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa-prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!
Portugaleteko 50. Nazioarteko Folklore Jaialdia
2025/07/18 18:30
Portugalete
Egitaraua
Uztailak 18, ostirala
-
20:30 Xiberrots eta Eider Saez taldeen kontzertua.
Uztailak 19, larunbata
-
19. Folklore Azoka Kai zaharrean. 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Uztailak 20, igandea
-
19. Folklore Azoka Kai zaharrean. 11:00etatik 14:30era.
Uztailak 21, astelehena
-
19:00 Tailer eta animazioa italiarren eskutik, La Canilla Ibiltokian.
-
21:00 Dantza emanaldia La Canilla pasealekuan. Taldeak: Senegal, Serbia, Haritz (Elgoibar) eta Elai Alai (Portugalete).
Uztailak 22, asteartea
-
19:00 Tailer eta animazioa serbiarren eskutik, La Canilla Ibiltokian.
-
21:00 Dantza emanaldia La Canilla pasealekuan. Taldeak: Mexiko, Zeelanda Berria Duguna (Iruñea)
Uztailak 23, asteazkena
-
19:00 Tailer eta animazioa palestinarren eskutik, La Canilla Ibiltokian.
-
21:00 Dantza emanaldia La Canilla pasealekuan. Taldeak: Georgia, Kuba.
Uztailak 24, osteguna
-
21:00 Dantza emanaldia La Canilla pasealekuan. Taldeak: Italia, Palestina, Elai Alai (Portugalete).
Uztailak 25, ostirala
-
19:30 Dantza taldeen desfilea. Ibilbidea: Areilza Doktorearen parkea, kaia eta La Canilla pasealekua
-
21:00 Dantza taldeen emanaldia eta jaialdiaren itxiera La Canilla pasealekuan
Uztailak 26, larunbata
-
13:00 Musika audizioa Puente Colgante Boutique Hotel-eko Terrazan. Taldeak: Kuba, Zelanda Berria.
Uztailak 27, igandea
-
13:00 Musika audizioa Puente Colgante Boutique Hotel-eko Terrazan. Taldeak: Mexiko, Serbia.