Agenda

Arai danza: Miradas cruzadas kalean

Noiz

2025/07/10 17:00

Non

Gasteiz, Hegoalde Gizarte Etxearen kanpoaldean

Dantza inklusiboko ikuskizuna.Berdinak al gara denok? Dibertsitatea, begirada gurutzatuak, aldeak. Nola ikusten nauzu?, Nola ikusten zaitut nik? Ezjakintasuna, jakin-mina, arbuioa, samurtasuna, mesfidantza, enpatia... Desgaitasun intelektuala duten 18 dantzarik osatzen dute Arai Danza. Bere azken lana Miradas Cruzadas, 20 urtez taldekideen gaitasun, frustrazio, lorpen, muga eta irrika desberdinak ezagutu ondoren sortutako ikuskizuna.

Mundua nola sentitzen eta ikusten duten eta nola begiratzen dieten ikusarazteko lana. Dantzaren bidez munduari buruz duen ikuspegia azalduko digute.Lehen eskutik talde kideek kontatutako lekukotzen gainean osatu da lanaren gidoia: inprobisaziotik abiatzen diren mugimenduak, talde kideen gorputz eta ezaugarrietara egokitutako koreografiak. Bi koreografo dantzari lanetan integratuko dira, eta familiekin lankidetzan aritzen dira, gai delikatu eta konplexua delako.

Las noches en danza zikloaren barruan, Arai Danza Miradas cruzadas kalean estreinatuko du, espazio ezkonbentzionaletara egokitutako bertsio berria.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Irene Aguirreurreta, Ariane Bustinza, Uxia Feijóo, Irune de la Morena, Nerea Fernández de Retana, Nerea Urrutia, Aitziber Perea, Izaro Martínez, Maider Alonso, Jon Abad, Laura Cid, Paula Samaniego, Lorena García de Vicuña, Víctor Arillaga, Willi Reguero, Uxue Olano, Ainhoa Gago eta Arantxa Gago.
  • Konpainia: Arai danza
  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Ainhoa Gago eta Arantxa Gago.
  • Argiztapena: Urtzi Ibáñez de Opakua
  • Jantziak: Yolanda Urkiza

 

*Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.

Irakurri gehiago

Node: Dantza eta ondarea

Noiz

2025/07/10 17:00

Non

Lasarte, Okendo plaza

Konpainiaren hiru piezaz osatuta dago, hiru ahotsen eszenaratzea da, ahots bakar batean elkartuta. Gure historiaz, gure herriaz eta askatasunaz hitz egiten diguten hiru istorio bat eginda.

Kultura eta tradizioak gure gizartearen ezaugarri nagusiak dira. Gertaera sakonak daude, non hurbiltasuna eta harmonia eskutik helduta dauden, dantzatzeko eta kantatzeko une egokiak. Sortutako eta ospatutako ohitura da, urrutitik datorrena, eta teknologiaren aurrerapenarekin leku eta espazio berriak aurkitzen dituena. Gure sustraiak oroitu nahi ditugu eta euskaldun gisa dugun etorkizuna ospatu, mugimenduaren, musikaren, jantzien eta belaunaldi-gorputzen bidez denboran zehar bidaia eginez.

BATU

  • Antzeleak: Myriam Perez Cazabon, Borja Bordonabe. 
  • Koreografia: Myriam Perez Cazabon.
  • Olerkia: Eñaut Mitxelena. 
  • Musika: Mikel Zubiria. 
  • Jantziak: Amarenak. 
  • Ekoizpen exekutiboa, banaketa: Ana Barrantes. 
  • Ideia, zuzendaritza: Ion Estala.

 

Ama badok

  • Antzezlea: Iosu Yeregui.
  • Jantziak: Amarenak.
  • Zuzendaritza: Ion Estala.

 

Emakumeak

  • Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga / Olaia Valle.
  • Koreografia: Myriam Perez Cazabon.
  • Musika: Aránzazu Calleja.
  • Jantziak: Clara Virgili.
  • Filmmakerra Filmmaker: Jesús Lacorte.
  • Ekoizpen exekutiboa, banaketa: Ana Barrantes.
  • Ideia, zuzendaritza: Ion Estala.

Irakurri gehiago

Babirusa Danza: Muchos caballos galopando juntos pueden hacer temblar la tierra

Noiz

2025/07/10 19:00

Non

Gasteiz, Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia Alberto Schommer 10

Babirusa Danzaren koreografia-proiektu berriak hainbat gai jorratzen ditu, hala nola taldea, indarra, purutasuna, hauskortasuna, edertasuna eta transzendentzia;gizartea aberatsagoa dela erakutsiko digu, baldin eta dibertsitatea elikatzen badugu, baldin eta albokoak zaintzen baditugu, horien adina, jakinduria, esperientziaketa abarrak gorabehera.Proiektua dantza garaikideko bost dantzariren talde baten eta mugimenduaren arteekin lotutako 20 pertsonentzako sorkuntza- eta ikerketa-tailer bate nbidez egituratzen da, lanak jorratzen dituen kontzeptuei lotutako metodologia eta tresnekin. Horiei esker, lantegiko partaideak ikuskizunaren koreografian sartuko dira. Guretzat, konpainiarentzat, proiektu hau bidaia bat da lurralde berrietara, pertsona talde handiak mugituz talde handiei zuzenduriko sormen-egintza eta dantza aldarrikatzeko modu bat.

Fitxa artistikoa: 

  • Konpainia: Babirusa Danza
  • Zuzendaria: Beatriz Palenzuela
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Rafael De La Lastra
  • Antzezleak: David Eusse, Alejandra Balboa,Natalia Navarro, Pablo Venero, Marcos, García Eva Alonso eta laborategiko partaideak
  • Koreografia: Beatriz Palenzuela, dantzarien laguntzarekin

Sarrerak: 

  • Sarreren salmentaren hasiera: apirilak 10
  • Online salmenta apirilaren 10eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Apirilaren 11tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

 

*Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.

Irakurri gehiago