Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Arai danza: Miradas cruzadas kalean

Dokumentuaren akzioak

Arai danza: Miradas cruzadas kalean

Noiz 2025/07/10
19:00
Non Gasteiz, Hegoalde Gizarte Etxearen kanpoaldean
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Dantza inklusiboko ikuskizuna.Berdinak al gara denok? Dibertsitatea, begirada gurutzatuak, aldeak. Nola ikusten nauzu?, Nola ikusten zaitut nik? Ezjakintasuna, jakin-mina, arbuioa, samurtasuna, mesfidantza, enpatia... Desgaitasun intelektuala duten 18 dantzarik osatzen dute Arai Danza. Bere azken lana Miradas Cruzadas, 20 urtez taldekideen gaitasun, frustrazio, lorpen, muga eta irrika desberdinak ezagutu ondoren sortutako ikuskizuna.

Mundua nola sentitzen eta ikusten duten eta nola begiratzen dieten ikusarazteko lana. Dantzaren bidez munduari buruz duen ikuspegia azalduko digute.Lehen eskutik talde kideek kontatutako lekukotzen gainean osatu da lanaren gidoia: inprobisaziotik abiatzen diren mugimenduak, talde kideen gorputz eta ezaugarrietara egokitutako koreografiak. Bi koreografo dantzari lanetan integratuko dira, eta familiekin lankidetzan aritzen dira, gai delikatu eta konplexua delako.

Las noches en danza zikloaren barruan, Arai Danza Miradas cruzadas kalean estreinatuko du, espazio ezkonbentzionaletara egokitutako bertsio berria.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Irene Aguirreurreta, Ariane Bustinza, Uxia Feijóo, Irune de la Morena, Nerea Fernández de Retana, Nerea Urrutia, Aitziber Perea, Izaro Martínez, Maider Alonso, Jon Abad, Laura Cid, Paula Samaniego, Lorena García de Vicuña, Víctor Arillaga, Willi Reguero, Uxue Olano, Ainhoa Gago eta Arantxa Gago.
  • Konpainia: Arai danza
  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Ainhoa Gago eta Arantxa Gago.
  • Argiztapena: Urtzi Ibáñez de Opakua
  • Jantziak: Yolanda Urkiza

 

*Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2025 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Abuztua 2025 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930