Agenda

Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXVIII. Gala

Noiz

2025/05/04 10:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia

Bi saio: 12:00 + 19:00

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun hori ospatzeko lehen gala handik urtebetera antolatu zuen. Betiko bidetik, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXVIII. Galak dantza estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, eta bertako dantzari eta taldeen lana nabarmenduko du.

Besteak beste, honako hauek parte hartuko dute aurten: Ion Agirretxe, Cristina Casa, Alejandro Polo eta Gaizka Morales (horiek guztiak, Espainiako Dantza Konpainia Nazionalekoak), Mikel Arana, Uikan Dantza konpainia eta Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemma.

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) Gorka Duran eta Alberto Sagardia saritzea erabaki du aurten. Gorka Duranek, 2025eko Errebelazio Saria jasoko du eta Alberto Sagardiari aipamen berezia egingo diote. Sari-emate ekitaldia galan bertan egingo da.

Irakurri gehiago

Akira Yoshida: El Porqué De Los Perdidos

Noiz

2025/05/04 16:30

Non

Bera, Kultur Etxea

* DNA 2025 - Nafarroako Dantza Garaikidearen jaialdiaren barruan. 

Galduen zergatia proiektuak galeraren kontzeptua jorratzen du hainbat ikuspegitatik: munduko leku fisiko batean galduta egotea, bizitzan galduta egotea, bizitza alferrik galtzea, bidean gauza materialak edo pertsona maiteak galtzea, eta abar. Horren kontrara, nork bere burua berreraikitzeko eta berraurkitzeko ideia landuko da. Ideia da gaiari aukera zabal batetik heltzea; ideiak eta jolasak jaurtitzea, materialak sortzea, eta obra batean dauden elementu eta atal eszenikoak sinbiosian jartzea: gorputza, musika, jantziak, eszenografia, argia...

Fitxa artistikoa:

  • Testuaren egilea: Akira Yoshida
  • Musikaren egilea: Donald Beteille
  • Koreografiaren egilea: Akira Yoshida
  • Zuzendaritza: Akira Yoshida
  • Iraupena: 52 minutu
  • Antzezleak: Akira Yoshida

Irakurri gehiago

Ibérica de Danza: Celebración & Gaudí dance Experience

Noiz

2025/05/04 17:00

Non

Iruñea, Gaiarre Antzokia

Celebración & Gaudí dance Experience atzera begirako bidaia da, eta Iberiar Dantza Konpainiak 30 urteko ibilbide profesionalean egin dituen koreografia enblematiko eta adierazgarrienetako batzuk erakusten dizkigu. Urteurrena ospatzeko, ibilbide bat egin dute sormen-unibertsoan eta konpainiaren ezaugarri eta oinarri diren askotariko estiloetan barrena. Ikuskizunaren estetikak kode irekiko Espainiako Dantza Eszenikoaren lengoaia aberatsean murgiltzen gaitu, Gaudi arkitekto eta humanistaren bizitzaren eta obraren xehetasun bitxiak biltzen dituen kontakizun batean. Bere barne mistiko eta emozionalera eta bere obraren azpian dagoen harmonia eta mistizismoarekin geometria koreografiatu eta organiko batean dagoen nukleo gaudiniar batera garamatzate.

Fitxa artistikoa: 

  • Musikaren egileak: J. Alberto Arteche, Javier Paxariño, Eliseo Parra, Coetus, Ariadna Savall eta Ibérica Danza Ensemble
  • Iraupena: 90 minutu
  • Dantzariak: Adrían Gómez (1go partea: "Solo" y 2. partea: Gaudí), Jaime Puente (1go partea: "Solo"), Raquel Ruiz (1go partea: Solo), Nuria Tena (2. partea: Pepeta), Alejandro Mármol (2. Part. Güell), María Gurría, Santiago Herranz Marta Mármol, Francisco Linares eta Alejandra Rodriguez.

Irakurri gehiago