Dokumentuaren akzioak
Ibérica de Danza: Celebración & Gaudí dance Experience
Celebración & Gaudí dance Experience atzera begirako bidaia da, eta Iberiar Dantza Konpainiak 30 urteko ibilbide profesionalean egin dituen koreografia enblematiko eta adierazgarrienetako batzuk erakusten dizkigu. Urteurrena ospatzeko, ibilbide bat egin dute sormen-unibertsoan eta konpainiaren ezaugarri eta oinarri diren askotariko estiloetan barrena. Ikuskizunaren estetikak kode irekiko Espainiako Dantza Eszenikoaren lengoaia aberatsean murgiltzen gaitu, Gaudi arkitekto eta humanistaren bizitzaren eta obraren xehetasun bitxiak biltzen dituen kontakizun batean. Bere barne mistiko eta emozionalera eta bere obraren azpian dagoen harmonia eta mistizismoarekin geometria koreografiatu eta organiko batean dagoen nukleo gaudiniar batera garamatzate.
Fitxa artistikoa:
- Musikaren egileak: J. Alberto Arteche, Javier Paxariño, Eliseo Parra, Coetus, Ariadna Savall eta Ibérica Danza Ensemble
- Iraupena: 90 minutu
- Dantzariak: Adrían Gómez (1go partea: "Solo" y 2. partea: Gaudí), Jaime Puente (1go partea: "Solo"), Raquel Ruiz (1go partea: Solo), Nuria Tena (2. partea: Pepeta), Alejandro Mármol (2. Part. Güell), María Gurría, Santiago Herranz Marta Mármol, Francisco Linares eta Alejandra Rodriguez.
Dokumentuaren akzioak