Agenda

Jantzi erakusketa: Jantzi’Hadi

Noiz

2025/05/03 08:00

Non

Miarritze, Historia Museoa

Ikusgarriz ikusgarri osatutako jantzi bilduma handi baten buru da Maritzuli Konpainia, gaur egun 1000 jantzi baino gehiagokoa. Bretainiako jantzien (2022) eta Provence eskualdeko «indiennes» oihalen (2023) distiren ondotik, Pirinioetako haranen ondare materialak nabarmendu nahi ditu aurten Miarritzeko Maritzuli Konpainiak Jantzi’Hadi. #04 erakusketarekin.

Jantzi’Hadi. #04 Erakusketa

  • Noiz: 2025ko maiatzaren 3tik 31era. 10:00-12:30 eta 14:00-18:30
  • Non: Miarritzeko Historia Museoa.

Euskal herria: Garaziko herria - Baigorriko harana. Urdazuriko harana.
Bigorre: Campan-eko harana.
Katalunia: Roussillon.
Jean Claude Carsalade: Esquisses romantiques des Pyrénées.

Informazio gehiago: Pirinioetako jantziak erakutsiko ditu Miarritzen Maritzulik

Irakurri gehiago

Santa Krutz ezpata-dantza

Noiz

2025/05/03 08:00

Non

Andoain

Santa Krutz egunean, maiatzaren 3an, ezpata-dantza dantzatzearen ohiturari ekin zioten Andoainen 2008. urtean. Andoaingo Udal korporazioarekin eta eskopeteroekin bat egiten du ezpata-dantzari taldeak, horrela hauei aurrena erreberentzia dantzatzeko eta ondoren, ezpata txiki aitzindariek eta buruzagiak Gipuzkoako ezpata-dantza. Saio hau meza aurretik izan ohi da. Meza ostekoan, aldiz, ezpata-dantza dantzatzen diete berriro ere korporazioak Kale Nagusian barrena Santa Krutz elkarterako bidea egin aurretik. Ezpata-dantza amaitzean dantzariek brokel-dantzaren zikloa dantzatzen dute: Makil txiki dantza, zinta-dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta brokel-dantza.  

  • 10:00 Dultzaineroekin diana 
  • 11:00 Ezpata-dantza
  • 11:30 Meza santua Santa Krutz elizan 
  • 12:30 Ezpata-dantza eta brokel dantzak

Irakurri gehiago

Ezpata-dantza eta soka-dantza

Noiz

2025/05/03 08:30

Non

Legazpi

Legazpiko Santikutz eguneko ezpata-dantza eta soka-dantza Legazpin Sustraia taldearen eskutik.

09:30ean Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia.

10:30ean prozesioan Mirandaolako Miraria gogoratzen duen erlikia Eliz-Parrokiaren inguruan eramaten da. Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesio honetan, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariek parte hartzen dute. 

10:45ean Meza Nagusia ospatuko da.

12:00etan Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara, ezpata-dantzarien ohorezko arkupean. Ondoren Legazpiko ezpata-dantza eta ondotik soka-dantza, Sustraiak Dantza Taldearen eskutik. Zinta-dantza ere dantzatuko dute.

Aurten Sustrai dantza taldearen 50. urteurrena dela eta taldeko dantzari eta dantzari ohiak elkartuko dituzte. Taldean egon diren garaian ezpata-dantza egiteko aukerarik izan ez duten horiek egingo dute dantza.

Irakurri gehiago

Urtsuko Xoriak - Tio Teronen semeak - Saltoka

Noiz

2025/05/03 16:30

Non

Lekorne, plazan

URTSUKO XORIAK dantza taldeak TIO TERONEN SEMEAK gomitatu ditu Fresh Cool emanaldia aurkezteko maiatzaren 3an, larunbatarekin. 18:30tik goiti haste da pesta, 45 urte ospatzen baititu batasunak. Lehenik gure dantzariak, gero talo ta xingar, 21:00 irian TIO TERONEN SEMEAK eta ondotik mutxikoak SALTOKArekin & talo ta xingar 24:00 artio.  Lekorneko plazan iraganen da. Aro txarra balitz, herriko gelan ('Hodialdea").

Irakurri gehiago

Hortzikara: La puta respetuosa

Noiz

2025/05/03 17:00

Non

Durango, San Agustin Kultur Gunea

Jean-Paul Sartrek idatzi eta 1946an Parisen estreinatutako “La putain respectueuse” antzezlanaren Dantza Garaikiderako egokitzapena dugu hau.

Gure bizitzako ekintza guztietan gutako bakoitza gailentzen da, bada egintza horiek guztiak askatasun osoz egiten ditugu; beraz, ezin dizkiogu ez ongiari, ez gaizkiari, ez pobreziari, ez aberastasunari egotzi.

Egintza bakoitzaren erantzule eta errudun bakarra burutzen duen pertsona hori bera da, jakin badakielako askatasun osoz egin duela.

Hori da Jean-Paul Sartreren pentsamendu filosofikoaren alderik ederrena.

Fitxa artistikoa: 

  • Jatorrizko ideia: Inalvis Echevarría Pando
  • Koreografia eta dantzariak: Inalvis Echevarría Pando, Arian González Fuentes
  • Moldaketa, diseinua eta zuzendaritza artistikoa: Carlos Frías González

Irakurri gehiago

Granhøj Dans: An Eve and an Adam

Noiz

2025/05/03 17:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia

An Eve and an Adam ikuskizunak, Palle Granhøj-ek dantzariekin elkarlanean sortutakoak, konbentzioei desafio egiten die, gorputzaren biluztasuna garai honetan sare sozialetan proiektatzen den irudi desitxuratuaren kontrapuntu gisa aurkezten baita eszenatokian.

Gaur egun, ikusten dugu gazteek, bereziki, plataforma digitaletara jotzen dutela beren gorputzak erakusteko. Pornografia, bere adierazpen guztietan, nonahi agertzen da komunikabideetan, eta erruz kontsumitzen da. Itxuraz, lotsa desagertu egin da kultura birtualean gorputzaren biluztasuna erakutsi behar denean. Hala ere, paradoxikoki, ikusten dugu haur eta gazteek, eskoletan, kirola egin ondoren, ez dutela dutxatu nahi izaten, lotsa dela eta. Eta adin guztietako gizon-emakumeek gorputzak gimnasioetan lantzen badituzte ere, lotsarazi egiten ditu dutxan biluzik agertzeak.

Funtsezkoa da gorputzaren biluztasunaren benetakotasunarekin eta naturaltasunarekin dugun lotura berriz aztertzea, eta birplanteatzea nola irudikatzen dugun kultura mediatikoan. Lan honen helburua, hain zuzen ere, gaiari buruzko hausnarketa sakona egiteko gonbita egitea da.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria: Palle Granhøj
  • Dantzariak: Sofia Pintzou, Mikolaj Karczewski
  • Laguntzaileak: Danimarkako Arte Fundazio Nazionala, Augustinus Fonden, Wilhelm Hansen Fonden, Beckett Fonden
  • Sorkuntza eta koreografia: Palle Granhøj
  • Eszenografia eta argiztapena: Granhøj Dans
  • Konposizio musikala: Maria Eshpay
  • Musika pasarteak: Cellorako suitea (Rachmaninoff)
  • Musikariak: Maria Eshpay (pianoa), Peter Hudler (biolontxeloa), Genesis Reading (Apollo 8)
  • Koprodukzioa eta egonaldi artistikoak: Teaterøen (Kopenhage), SPAM! Rete per le arti contemporanee (Porcari, Italia), Nordisk Teaterlaboratorium (Holstebro, Danimarka), Theater im Delphi (Berlin, Alemania)

Irakurri gehiago

Ioar Labat & Julia Razquin: Sin fichero adjunto

Noiz

2025/05/03 17:30

Non

Berriozar, auditorioa

*DNA 2025 - Nafarroako Dantza Garaikidearen jaialdiaren barruan.

Fitxategi erantsirik gabe egoera askotara estrapola daitekeen egoera batez hitz egiten du: jarraibideak falta zaizkizula sentitzea, jarraitu beharreko urratsen gida bat eduki nahi duzula, galduta sentitzen zarela eta dokumentu bat faltan botatzea jakiteko hurrengo urratsa zein den, zuzena zer den, edo zer ate ireki beharko zenukeen. Gonbidapena egiten gaitu onartzeko inoiz ez zaituela inork irakatsiko zure bizitza nola bizi eta zure ahots propioa nola diseinatu. Proiektu honen helburua da publikoarekin kezka horiek partekatzea, eskenatokira hurbiltzea duo bat sortuz eta elkarri laguntzea gure egunerokoan erabakiak etengabe hartzeko dantza honetan.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza eta talde artistikoa: Erain/Ioar Labat & Julia Razquin
  • Soinu-espazioa eta argien diseinua: Mauricio Pérez Fayos
  • Jantzien diseinua: Marina Almagro
  • Argazkia: Ioar Labat

Irakurri gehiago

Adriana Bilbao: Amores-maitasunak

Noiz

2025/05/03 18:00

Non

Amurrio, Amurrio Antzokia

Artista bilbotarraren, Beñat Achiary musikari esperimentala eta Raul Corredor gitarra-jolea batuko dira. 

Maitasunak Joxean Artze, Itxaro Borda, García Lorca, San Juan de la Cruz, Teresa de Ávila edo Bernard Manciet poeta handien lanetan eta kultur tradizioan oinarritzen da. Maitasunaz eta eszenografia goxoz baliatuta dantzatutako testuak eta abestiak. Maitasun inozenteenetik pasionalenetara, obsesiboenetara eta espiritualenetara doan ibilbidea.

Irakurri gehiago