Agenda
Hitzaldia: Dantzarako janzten
2025/04/04 15:30
Dima
Amaia Elizaran + Neonymus: Iraun
2025/04/04 17:15
Bilbo, Berreginen Museoa
* BLV-Art 2025 jaialdiaren barruan.
Hitz gutxitan bidaia emozional bat da, gure berpizkunde eta berrikuntza esperientziei buruz gorputzaren bidez
hausnartzera gonbidatzen gaituena. Eraldaketaren edertasunarekin batera, oraingoan, Neønymus diziplina anitzeko artistak sortutako soinu-espazioa dator. Sortzaile honek bere ahots guztiz pertsonala teknologia eta tresna ezohikoen konbinazio ausart batekin fusionatzen du (hezurrezko txiruletatik sardexkatara). Amaia Elizaran konpainiaren lan berria esperientzia zirraragarria eta eraldatzailea izango da, eta ikuslearekin konektatuko duena hiru osagai batuz: dantzaren espresibidadea eta ikusgarritasun fisikoa, proposamen musikal imitaezina eta inprobisazio maila handia. IRAUNen hirugarren zutabea den hau -inprobisazioaren aldeko apustua- Amaia Elizaran konpainiaren proposamen artistikoan etengabekoa da eta orain beste aurrerapauso bat ematen du.
Pieza berria eta bakarra izango da interpretatzen den bakoitzean. Aldaketa- eta bilakaera-prozesu bat izango da IRAUN, azken finean, geure buruaren bertsio berri baterantz.
- Koreografia etaInterpretazioa: Amaia Elizaran
- Zuzeneko musika eta ahotsa: Silberius de Ura – “Neonymus”
Vanesa Aibar: La reina de metal
2025/04/04 17:30
Gasteiz, Felix Petite Antzokia
Flamenkoko artista bat da Vanesa Aibar. Eszenarako egin dituen sorkuntzak ustekabe bat izan dira flamenko garaikidearen alorrean, tradizioaren ezagutza sakona begirada berritzaile batekin elkartuz. Arketipo femeninoekin orainetik ezarritako elkarrizketa, egitura koreografiko flamenkoen berrikuntza, ikerketa artistikoarekiko konpromisoa eta ezagutzarako modu bat izateko artearen alde egindako apustua ikusten dira bere lanean.
Enric Monfort perkusionista, konpositorea eta sortzailea da, eszena klasikoan, garaikidean eta crossover eszenan ibilbide luzeko musikari espainiar-holandarra. Ikuspegi poetiko sendoa eta soinuaren espazializazioari elementu dramaturgiko gisa ematen zaion erabilera dute ezaugarritzat bere konposizioek eta instalazioek.
Beren bi sormenezko-unibertsoak topatzearen aldeko apustua egiten dute Vanesa Aibarrek eta Enric Monfortek, eta, benetako topaketa guztietan bezala, bakoitzak zekarrena gainditu eta leku berri bat sortzen da azkenean. La reina del metal da leku berri hori.
- Artistak: Vanesa Aibar eta Enric Monfort
- Zuzendaritza, ideia eta dramaturgia: Vanesa Aibar, Enric Monfort
- Koreografia: Vanesa Aibar
- Musika-konposaketa: Enric Monfort
- Soinu-espezializazioa: Marijn Cinjee
- Soinu espazialeko teknologia: 4DSOUND
- Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen neguko programazioaren parte da.
Aimar Odriozola: Acabarnos
2025/04/04 18:00
Ribaforada, Kultur Etxea
* DNA 2025 - Nafarroako Dantza Garaikidearen jaialdiaren barruan.
Amaitu geure burutik haratago egoteko borondatearen augurio bat da, bizitzaren bazterrean dauden bi gorputzen liskar saihestezinei aurre egitekoa. Piezak gertuko distopia bat planteatzen du paradigma zirkunstantzial gisa, eta hortik gorputz bat izatearen ideia berrasmatzea, gorputzari buruz hausnartzea eta ikuspegi soziologikotik amaiera bat izatea. Nekatuta dauden bi pertsonaiaren bitakora egunkariak dira; ezerk ez die harritzen, eta ez dakite nola sentitu bizirik daudela, eta horregatik haientzat imajinaezinak diren mugetara hurbiltzen dira.