Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Vanesa Aibar: La reina de metal

Dokumentuaren akzioak

Vanesa Aibar: La reina de metal

Noiz 2025/04/04
19:30
Non Gasteiz, Felix Petite Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Asmatutako liturgia bat bezala eskaintzen zaigu La reina del metal obra, non soinua eta mugimendua espazioan hedatzen dira hiru faktoreak gauza bakar batean nahasi arte. 4D Sound espezializazioko teknologia puntakoenean oinarrituta, ikuskizunak partekatutako espazio batean murgiltzen ditu antzezleak, bizitza gertatu ahalko den leku bat sortzea bilatuz.

Flamenkoko artista bat da Vanesa Aibar. Eszenarako egin dituen sorkuntzak ustekabe bat izan dira flamenko garaikidearen alorrean, tradizioaren ezagutza sakona begirada berritzaile batekin elkartuz. Arketipo femeninoekin orainetik ezarritako elkarrizketa, egitura koreografiko flamenkoen berrikuntza, ikerketa artistikoarekiko konpromisoa eta ezagutzarako modu bat izateko artearen alde egindako apustua ikusten dira bere lanean.

Enric Monfort perkusionista, konpositorea eta sortzailea da, eszena klasikoan, garaikidean eta crossover eszenan ibilbide luzeko musikari espainiar-holandarra. Ikuspegi poetiko sendoa eta soinuaren espazializazioari elementu dramaturgiko gisa ematen zaion erabilera dute ezaugarritzat bere konposizioek eta instalazioek.

Beren bi sormenezko-unibertsoak topatzearen aldeko apustua egiten dute Vanesa Aibarrek eta Enric Monfortek, eta, benetako topaketa guztietan bezala, bakoitzak zekarrena gainditu eta leku berri bat sortzen da azkenean. La reina del metal da leku berri hori.

  • Artistak: Vanesa Aibar eta Enric Monfort
  • Zuzendaritza, ideia eta dramaturgia: Vanesa Aibar, Enric Monfort
  • Koreografia: Vanesa Aibar
  • Musika-konposaketa: Enric Monfort
  • Soinu-espezializazioa: Marijn Cinjee
  • Soinu espazialeko teknologia: 4DSOUND
  • Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen neguko programazioaren parte da.

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930