Agenda
Hitzaldia: Eltxoak, oteak eta beste inauteri-San Juan, festaren simetria
2025/04/03 17:00
Erandio, Gizarte Etxea
- Hizlaria: Mikel Urbeltz
- Noiz: Apirilak 3
- Non: Erandiogoikoa Gizarte Etxea - Erandio (Bizkaia)
- Ordua: 19:00
- Antolatzailea: GOI-ALDE dantza taldea
Larrua: Sangre y klorofila
2025/04/03 17:00
Bilbo, Berreginen Museoa
*BLV-Art 2025 jaialdiaren barruan.
Sangre y Klorofila "identitatea eta paisaia kulturala" kontzeptuen inguruan sortutako koreografia da, ikuspegi dramaturgikotik aberria eta sustraiak bezalako gaiak jorratzen dituena. Ameztoyren lanean inspiratuta, piezak irudi indartsuen multzoa aurkezten du, ikuslea naturarekin eta paisaiarekin dugun harremanaz hausnartzera gonbidatzen duena, baita haietan ditugun ideien proiekzioez ere. Sorkuntza honek hartzen dituen espazioak eraldatzen ditu, kolorez, ehunduraz eta poesiaz beteaz. Ñabarduretan delikatua eta fisikotasunean zorrotza den lan koreografikoa da, esperientzia estetiko eta emozional sakona sortzeko diseinatua.
- Zuzendaritza: Proyecto Larrua
- Koreografia: Jordi Villaseca, Aritz López
- Antzezlea: Aritz López
- Musika: Espacio sonoro de Aritz López
- Jatorrizko abestiak: Señor de la Madrugá, Haurtxo Seaskan
- Laguntzak: Aterpean, Dantzahirian, Sorburu (Artekale)
Eva Guerrero: Entre Cuerpos
2025/04/03 17:15
Bilbo, Berreginen Museoa
*BLV-Art 2025 jaialdiaren barruan.
Entre cuerpos dantza garaikideko pieza da, ohikoak ez diren espazioetarako. Bidaia honetan distantziak eta irudiak aipatzen dira, eginahalak egitea, ozeanoa, apneak eta korronteak aipatzen dira; mugak eta euspenak aipatzen dira. Entre cuerpos lana ideia honetatik abiatzen da: inoren lurra ez da ezein herrialde edo pertsonarena, zeren eta norena da gorputza?
Eva Guerrerok dantza-ikuskizunak sortzen ditu 2005etik, testua eta zuzeneko musikarekin. 2013an DOOS sortu zuen, eta hor batzen ditu dantzako sorkuntza eta bitartekaritza-proiektuak. Bere piezek dramaturgia zuzena, ikusizko eta testuzko poetika daukate, eta dantza ikusteko ohitura gutxi duten ikus-entzuleekin konektatzen dute. Azken sorkuntzen artean daude Gorpuztu (MAX sarietarako hautagaitza 2) eta Tierra de Nadie.
- Kontzeptua eta zuzendaritza: Eva Guerrero
- Antzezleak: Eva Guerrero, Garazi López de Armentia
- Soinua: Carla Sevilla, Yolanda Bustillo
- Argiak: Arantza Heredia, Edu Berja
- Ekoizpena: Doos Colectivo, Jemima Cano
- Laguntzak: Gobierno Vasco, Teatro Arriaga, La Nave del Duende, Sopela Antzokia, Zornotza Antzokia
Komorebi: Itzalekin Dantzan
2025/04/03 18:00
Bilbo, Bilborock
* BLV-Art 2025 jaialdiaren barruan.
Bi saio: 20:00 + 20:30
Dantza eta proekzio analogikoak uztartuz, bizitzaren izaera dualak sinbolizatzen dituen tentsio globalen inguruko diziplinarteko errepresentazioa garatuko da. Materia eta ez-materiaren arteko koexistentzia, autoperzepzioa eta errealitatearen distortzioa ardatz hartuta, bizitzan aurki ditzakegun askotariko mugei buruzko hausnarketa eragiten du. Muturren arteko konplexutasunari gorazarre egin nahi zaio, barneratuta eta sinestuta ditugun mugak zalantzan jarri, lausotu eta mugez haratagoko aukerei lekua emateko.
KONPAINIA
Euskal dantza garaikidea eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituzte, diziplinarteko sareak elikatuz eta sortzaile anitzekin kolaboratuz. Argilunak kale emanaldiaren baitan bildu ziren 2023an, eta urte horretan “Karrikan VI”.edizioko saria, Eusko Jaurlaritzaren “Ekoizpenak I” laguntza eta Aiaraldeko Kultura Faktoria beka izan zuten. Honen ildotik, gai intimo eta sentiberei heltzen diote, enpatia, elkar-zaintza eta ahizpatasuna sustatuz. Emakume sortzaileen lidergoa ardatz, euskaratik abiatuta sorkuntzak unibertsalizatu eta nazioartean zabaltzeko helburua dute.
- Ideia eta zuzendaritza: Garazi Egiguren
- Antzezleak: Nerea Gurrutxaga, Garazi Egiguren
- Koreografia zuzendaritza: Nerea Gurrutxaga
- Proiekzioen diseinua: Amaia Santamaria
- Musika ekoizpena: Mattin Zeberio
- Bidelaguntza: Inés Osinaga
- Kanpo begirada: Arantza Iglesias
- Bideoa: Aitor Arruti
- Diseinua: Leire Uranga
Ukraniar Balleta: Romeo eta Julieta
2025/04/03 18:00
Bilbo, Campos Elíseos Antzokia