Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Komorebi: Itzalekin Dantzan

Dokumentuaren akzioak

Komorebi: Itzalekin Dantzan

Noiz 2025/04/03
20:00
Non Bilbo, Bilborock
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

* BLV-Art 2025 jaialdiaren barruan.

Bi saio: 20:00 + 20:30

Dantza eta proekzio analogikoak uztartuz, bizitzaren izaera dualak sinbolizatzen dituen tentsio globalen inguruko diziplinarteko errepresentazioa garatuko da. Materia eta ez-materiaren arteko koexistentzia, autoperzepzioa eta errealitatearen distortzioa ardatz hartuta, bizitzan aurki ditzakegun askotariko mugei buruzko hausnarketa eragiten du. Muturren arteko konplexutasunari gorazarre egin nahi zaio, barneratuta eta sinestuta ditugun mugak zalantzan jarri, lausotu eta mugez haratagoko aukerei lekua emateko.

KONPAINIA
Euskal dantza garaikidea eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituzte, diziplinarteko sareak elikatuz eta sortzaile anitzekin kolaboratuz. Argilunak kale emanaldiaren baitan bildu ziren 2023an, eta urte horretan “Karrikan VI”.edizioko saria, Eusko Jaurlaritzaren “Ekoizpenak I” laguntza eta Aiaraldeko Kultura Faktoria beka  izan zuten. Honen ildotik, gai intimo eta sentiberei heltzen diote, enpatia, elkar-zaintza eta ahizpatasuna sustatuz. Emakume sortzaileen lidergoa ardatz, euskaratik abiatuta sorkuntzak unibertsalizatu eta nazioartean zabaltzeko helburua dute.

  • Ideia eta zuzendaritza: Garazi Egiguren
  • Antzezleak: Nerea Gurrutxaga, Garazi Egiguren
  • Koreografia zuzendaritza: Nerea Gurrutxaga
  • Proiekzioen diseinua: Amaia Santamaria
  • Musika ekoizpena: Mattin Zeberio
  • Bidelaguntza: Inés Osinaga
  • Kanpo begirada: Arantza Iglesias
  • Bideoa: Aitor Arruti
  • Diseinua: Leire Uranga

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Urria 2025 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Azaroa 2025 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930