Agenda
Osa + Mujika: Lana
2025/03/19 10:15
Donostia, Gazteszena
Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?
Lanak denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islatuko du, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten duen tranpa. Osa + Mujikaren iraupen luzeko bosgarren obra da, bost interpretek taularatua.
Marcat Dance + A. Elizaran & Neønymus + L. Montes & Mado Dallery
2025/03/19 15:45
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
*2025eko dFERIA jaialdiaren barne.
Hiru dantza pieza labur:
Dual, Marcat Dance
Dual lanean, Marcat Dance konpainiak bidaia emozionala eta sentsoriala egitera gonbidatzen du ikuslea, Javier de la Asunción eta Alesia Sinato dantzarien gorputzak mugimenduaren bitartez elkarrizketa intimoan murgiltzen diren bitartean. Beren lankidetza historia luzea oinarri hartuta, interpreteek gizakiaren dualtasuna aztertzen dute, loturaren edertasuna eta indibidualtasunaren konplexutasuna agertuz. Gorputz amalgama baten gisako loturatik adierazpen pertsonaleneraino, dantzariek esperientzia bisual eta oroitarazle batean murgiltzen dute publikoa. Arriskuak eta espazioaren esplorazioak garrantzi erabakigarria dute ikuskizunaren narratiba emozionalean.
2024ko azaroaren 30ean Sevillako Teatro Central antzokian estreinatu zen Afines lanaren bertsio laburra da Dual, espazio ez konbentzionaletarako egokitutakoa. Lanaren protagonistak Mario Bermudez eta Catherine Coury dira.
Fitxa artistikoa:
- Koreografia, zuzendaria: Mario Bermudez Gil
- Entseguen zuzendaria: Catherine Coury
- Dantzariak: Alessia Sinato, Javier de la Asunción
- Musika konposizioa: José Pablo Polo
- Dramaturgia: Isabel Vázquez
- Jantzien diseinua: Moises Nieto
- Argiztapenaren diseinua: Mamen B. Gil
- Ekoizpen exekutiboa: Mamen B. Gil
- Banaketa: Danzas del Mundo
- Management: Claudia Morgana
- Komunikazioa: Ángela Gentil
Iraun, Amaia Elizaran & Neønymus
Iraun Amaia Elizaran dantzariaren eta Neønymus musikariaren dantza garaikideko proiektua da. Bidaia emozional honek gure berpizkunde eta berritze esperientziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu gorputzaren bidez. Formatu laburreko pieza da, non Amaia Elizaranen mugimendu bizi eta espresiboa Neønymusen irudimen handiko proposamenarekin batuko baita.
Sorkuntza honek, gainera, inprobisazioari espazioa uzten dio. Horri esker Iraun bakoitza desberdina izango da, berria, eboluzioa izan duena. Pieza denborarekin hobea izango da, mamitsuagoa, xehetasun gehiago dituena. Hori bai, esentzia eta muina mantenduz.
2025ean Amaia Elizaran konpainiak hamargarren urteurrena ospatuko du.
After The Drop, Lucía Montes & Mado Dallery
Hondamendiak inguratuta, errutina apatikora bultzatuta eta tentsioak itsututa. Aldaketa beharrak asaldatzen duen begizta sostengaezina.
Gorputzak materia moldagarri gisa tratatzen ditu After The Drop lanak. Erreala eta irudizkoa denaren artean kokatuta, sinbolo gorpuzdunek zenbait kontzeptu iradokitzen dituzte: suntsipena eta eraldaketa, zurruna eta moldagarria, aldaketa eta gorabehera.
Fitxa artistikoa:
- Koreografoak eta interpreteak: Lucía Montes, Mado Dallery
- Interpretazioa, lankidetza koreografikoa: Beatriz de Paz
- Musika: Aire
- Jantziak: Carla Paucar
- Irudia: Rocío Aguirre
Georgiako Ballet Nazionala: Aphkhazeti
2025/03/19 18:00
Bilbo, Campos Eliseos
APHKHAZETIk musika georgiarreko pieza tradizionalak aurkezten ditu, zuzeneko orkestra batek bertsio guztiz berrian interpretatuak. Bachana Chanturia mitikoaren interpretazioan ere hainbat eskualdetako dantza harrigarriak aurkezten ditu! Berrikuntza hori hain izan zen iraultzailea, ezen taldeak Georgiako eskualde askotan jardun baitu azken bi urteotan, eta kontzertuak eman ditu bere mugetatik kanpo.
Les Impuxibles: Caramel
2025/03/19 19:30
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
*2025eko dFERIA jaialdiaren barne.
Clara eta Ariadna Peya ahizpen (Les Impuxibles) eta Pablo Messiez-en arteko elkarlan berria. Sorkuntza-ikuskizun honek hausnarketa batera eramango gaitu: zergatik kontsumitzen ditugu substantziak?
Caramel diziplina anitzeko ikuskizun bat da, zazpi antzezle ditu agertokian, eta zuzeneko musika ere bai. Les Impuxiblesek hizkuntza eszenikoak nahasten jarraitzen dute, konpainiaren ildotik, eta, honako honetan, Pablo Messiezekin batera lan egin dute.
"Kontsumitzen dugu atseden hartzeko, ahazteko, ospatzeko, ihes egiteko, gehiago sentitzeko edo hainbeste ez sentitzeko, gosea asetzeko, oztopoak hausteko, bakea aurkitzeko, deskonektatzeko eta gure buruarekin konektatzeko, guri gauzak gertatzeko eta gertatzen zaizkigun gauzak jasan ahal izateko." (Les Impuxibles)
Fitxa artistikoa:
- Testua: Pablo Messiez
- Zuzendaritza: Clara Peya, Ariadna Peya (Les Impuxibles)
- Interpreteak: Yasser D’Oquendo, Helena Gispert, Pol Guimerà, Mabel Olea, Clara Peya, Sandra Pujol, Joan Solé
- Koreografia: Ariadna Peya
- Jatorrizko musika: Clara Peya
- Dramaturgia: Marc Cartanyà
- Zuzendaritza laguntzailea: Rita Molina Vallicrosa
- Irisgarritasun-aholkularia: Èlia Farrero
- Edukien aholkulariak: Míriam Vázquez (Espai Ariadna), Aura Roig (Metzineres), Gastón Auguste, Clara Serra, Gerard Matín-Funés, Sandro Bedini (eta beste batzuk)
- Zuzendaritza teknikoa: Jordi Berch, Mariona Ubia
- Ekoizpen zuzendaritza: Mireia Gràcia Bell-lloch, Júlia Simó Puyo
- Ekoizpen exekutiboa: Maria G. Rovelló
- Banaketa: Fran Avila