Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Marcat Dance + A. Elizaran & Neønymus + L. Montes & Mado Dallery

Dokumentuaren akzioak

Marcat Dance + A. Elizaran & Neønymus + L. Montes & Mado Dallery

Noiz 2025/03/19
16:45
Non Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

*2025eko dFERIA jaialdiaren barne.

Hiru dantza pieza labur: 

Dual, Marcat Dance

Dual lanean, Marcat Dance konpainiak bidaia emozionala eta sentsoriala egitera gonbidatzen du ikuslea, Javier de la Asunción eta Alesia Sinato dantzarien gorputzak mugimenduaren bitartez elkarrizketa intimoan murgiltzen diren bitartean. Beren lankidetza historia luzea oinarri hartuta, interpreteek gizakiaren dualtasuna aztertzen dute, loturaren edertasuna eta indibidualtasunaren konplexutasuna agertuz. Gorputz amalgama baten gisako loturatik adierazpen pertsonaleneraino, dantzariek esperientzia bisual eta oroitarazle batean murgiltzen dute publikoa. Arriskuak eta espazioaren esplorazioak garrantzi erabakigarria dute ikuskizunaren narratiba emozionalean.

2024ko azaroaren 30ean Sevillako Teatro Central antzokian estreinatu zen Afines lanaren bertsio laburra da Dual, espazio ez konbentzionaletarako egokitutakoa. Lanaren protagonistak Mario Bermudez eta Catherine Coury dira.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia, zuzendaria: Mario Bermudez Gil
  • Entseguen zuzendaria: Catherine Coury
  • Dantzariak: Alessia Sinato, Javier de la Asunción
  • Musika konposizioa: José Pablo Polo
  • Dramaturgia: Isabel Vázquez
  • Jantzien diseinua: Moises Nieto
  • Argiztapenaren diseinua: Mamen B. Gil
  • Ekoizpen exekutiboa: Mamen B. Gil
  • Banaketa: Danzas del Mundo
  • Management: Claudia Morgana
  • Komunikazioa: Ángela Gentil

Iraun, Amaia Elizaran & Neønymus

Iraun Amaia Elizaran dantzariaren eta Neønymus musikariaren dantza garaikideko proiektua da. Bidaia emozional honek gure berpizkunde eta berritze esperientziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu gorputzaren bidez. Formatu laburreko pieza da, non Amaia Elizaranen mugimendu bizi eta espresiboa Neønymusen irudimen handiko proposamenarekin batuko baita.

Sorkuntza honek, gainera, inprobisazioari espazioa uzten dio. Horri esker Iraun bakoitza desberdina izango da, berria, eboluzioa izan duena. Pieza denborarekin hobea izango da, mamitsuagoa, xehetasun gehiago dituena. Hori bai, esentzia eta muina mantenduz.

2025ean Amaia Elizaran konpainiak hamargarren urteurrena ospatuko du.

After The Drop, Lucía Montes & Mado Dallery

Hondamendiak inguratuta, errutina apatikora bultzatuta eta tentsioak itsututa. Aldaketa beharrak asaldatzen duen begizta sostengaezina.

Gorputzak materia moldagarri gisa tratatzen ditu After The Drop lanak. Erreala eta irudizkoa denaren artean kokatuta, sinbolo gorpuzdunek zenbait kontzeptu iradokitzen dituzte: suntsipena eta eraldaketa, zurruna eta moldagarria, aldaketa eta gorabehera.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografoak eta interpreteak: Lucía Montes, Mado Dallery
  • Interpretazioa, lankidetza koreografikoa: Beatriz de Paz
  • Musika: Aire
  • Jantziak: Carla Paucar
  • Irudia: Rocío Aguirre

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2025 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Apirila 2025 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
« Maiatza 2025 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031