Agenda
Maskaradak 2025
2025/02/23 08:00
Atharratze
Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bukatuko dira 2025ko maskaradak, Altzai-Lakarriko gazteek emanak. Guztira 12 emanaldi izango dira urtarriletik martxora astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Lakarrin edo Altzain eta Zuberoako beste 10 herri bisitatuko dituzte.
Maskaradak 2025 Egutegia
- Urtarrilak 12, igandea: Lakarri
- Urtarrilaren 19, igandea: Zalgize
- Urtarrilaren 25, larunbata: Larraine
- Otsailak 1, larunbata: Altzürükü
- Otsailak 9, igandea: Ligi
- Otsailak 15, larunbata: Pagola
- Otsailak 23, igandea: Atharratze
- Martxoak 1, larunbata: Gamere-Zihiga
- Martxoak 9, igandea: Idauze
- Martxoak 15, larunbata: Barkoxe
- Martxoak 23, igandea: Urdiñarbe
- Martxoak 30, igandea: Altzai
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Kaskarotak 2025
2025/02/23 09:00
Beskoitze, Uztaritze, Itsasu
Lapurdiko hainbat herritako kaskarotek ere iragarri dituzte beren irteerak. Beskoitze, Uztaritze, Itsasu, Beskoitze, Donibane Lohizune, Kanbo eta Biriatukoenak jaso ditugu momentuan.
Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan Hartza ere agertu izan da.
Kaskarotak 2025
Urtarrilak 11 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)
Urtarrilak 12 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu, Xelaia)
Urtarrilak 18 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)
Urtarrilak 19 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)
Otsailak 1 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 2 igandea
- Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak. goizean. Aurten taldearen 90 urteak ospatzen dituztenez 1980k hamarkadan Betteluren Lapurdiko inauteriak berriz atera zituzten dantzariak oraingo gazteekin aterako dira.
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 8 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)
Otsailak 9 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 15 larunbata
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Otsailak 16 igandea
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Otsailak 22 larunbata
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
- Beskoitzeko kaskarot haurrak - Oinak Arin
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.Biriatuko kaskarotak.
Otsailak 23 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Martxoak 2 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Uztaritze)
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Eliza aurrean)
Omar Meza: Tu y yo
2025/02/23 16:00
Sopela, Kurtzio Kultur Etxea
Inguratzen dituen guztia arnasten duten bi gorputz. Ezagutzen ez dutena estimatzen duten bi gorputz, jolasaren eta jakin-minaren bidez beren bizitza samurrean sortzen, hazten eta aurkitzen diren bi gorputz. “Tú y yo”, eta dantza… bizitza maite duten bihotz txiki horientzat.
«Tú y yo» irakur daiteke pertsonen leku komun horietan, haiek partekatzean presente bihurtzen baitira eta hobeto bihurtzen baikaituzte haiek ezagutzean. “Tú y yo” pertsonekin bizi diren mugak erabiltzeko baldintzarekin jaio da, eta muga horiek ikuskizuna sortzeko diskurtso gisa erabiltzeko baldintzarekin.
- Antzezleak: Raúl Durán eta Haku Guerrero
- Zuzendaritza: Omar Meza
- Musikaren konposaketa: Carmen García Jara
La Maquiné: ¡Soy Salvaje!
2025/02/23 17:00
Gasteiz, Felix Petite
Planeta babesteak duen garrantziari buruzko gogoeta, baita planetaren edertasuna eta biodibertsitatea zaintzeko neurriak hartzeak, eta bizidunak errespetatzeak eta zaintzeak duen garrantziari buruzkoa ere.
Konpania ezaguna da La Maquiné, eta haur eta gazteentzako kalitatezko ikuskizunak sortzea du helburu. 27 saritik gora eskuratu ditu, besteak beste, hainbat Max sari.
Oraingo honetan, diziplina anitzeko obra bat aurkeztuko digute: kantu lirikoa, musika-tresnak (pianoa, flauta), txotxongiloak, itzalak, objektuak eta proiekzio harrigarriak.
- Artistak: Ángela Cáceres, Noé Lifona
- Konpainia: La Maquiné
- Dramaturgia eta zuzendaritza: Joaquín Casanova, Elisa Ramos
- Aukeraketa musikala: Joaquín Casanova
- Musika: Gyórgy ligeti, Maurice Delage, Bela Bartok,Claude Debussy, José López Montes
- Musika-egokitzapena eta konponketak: José López Montes
Lamov ballet: Tempus fugit
2025/02/23 18:00
Lodosa, Kultur Etxea
Tempus fugit lanean denboraren igarotzea eta iheskortasuna dira LaMoven lan honen oinarri.
Lan honetan dantzarien mugimenduak leherkorrak, dinamikoak, muturreko eta amaigabeak dira. Lana bidaia frenetiko, zirraragarri eta mingarria da, bizitzaren igarotzea eta bertan uzten duguna irudikatzen du.
Tempus fugit edertasuna da, maitasuna da, mina da, barrea da, errautsa da.
- Zuzendaritza eta koreografia: Víctor Jiménez
- Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Laura López, Jimena Martínez, Fátima Alcántara
- Argiztapena: Luis Perdiguero
- Eszenografia: Vanesa Hernández
- Jantziak: Arturo Guillén
- Dantza-iralaslea: Carolina Chico
- Musika: Vivaldi revisado por Max Richter y Jorge Sarnago
Kintoen soka-dantza
2025/02/23 18:00
Aretxabaleta
Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, herriko kintoak kantuan eta eskean jardungo dute baserriz baserri.
Otsailaren 5ean, hau da, Santa Ageda egunez aldiz, herrian zehar aritzen dira eskean goizez. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan elkartu eta soka-dantza dantzatzen dute. Soka-dantza hau, otsailaren 5ean egiten dute lehen aldiz, eta gero igande guztietan errepikatuko dute inaute igande arte.