Agenda

Diptych: The Missing Door y The Lost Room

Noiz

2025/12/05 18:30

Non

Gasteiz, Félix Petite Antzokia

Peeping Tom Belgikako konpainia ospetsua Gasteizera dator azkenean, Nazioarteko Jaialdiaren 50. ediziora.


Diptikoa: Falta den atea eta Gela galdua antzezlanean, pertsonaiek ezin dute inguratzen dituzten espazioetatik ihes egin. Ideal baten bila abiatu ziren, amets batekin eta itxaropenez beteta. Baina noraezean dabiltza, labirinto misteriotsu eta makabro batean galduta. Errealitatearen eta irudimenaren artean bizi dira, helmuga ziurgabe batera bultzatzen dituzten indar naturalek gidatuta. Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek mundu beldurgarri bat sortu dute, iluna eta itxia, Peeping Tom konpainiak ohikoa duenez. Baina aldi berean, mugimendua eta performancea nagusi dituen lengoaia batera ekarri dituzte piezak, lengoaia bakarra eta muturrekoa.

Diptikoaren zati bakoitzak girotze bat du, eta filmazio-set bat dakarte gogora. Falta den atea piezan, irekitzen ez diren ateez betetako gela edo korridore bat. Gela galdua piezan, itsasontzi bateko gela bat, pertsonaien barne-mundua erdigunera ekartzeko. Piezen arteko eszenografia-aldaketak begi-bistan egiten dira eta obran integratuta daude, zuzeneko zinema-muntaketa batean bezala.

 

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Konan Dayot, Fons Dhossche, Alejandro Moya, Fanny Sage, Eliana Stragapede, Wan-Lun Yu, Akira Yoshida, Alba de Miguel
  • Konpainia: Peeping Tom
  • Egilea: Gabriela Carrizo, Franck Chartier
  • Laguntzaile artistikoa:  Thomas Michaux
  • Jantziak: Yi-Chun Liu, Louis-Clément da Costa
  • Argiztapena: Tom Visser

Irakurri gehiago

Led Silhouette + Marcos Morau: Los perros

Noiz

2025/12/05 19:30

Non

Ermua Ermua Antzokia

Beren garaiko seme-alabak direnez, aro digitalean jaiotakoak egoera ezegonkor eta aztoratuan bizi dira, eta gizatasuna galtzeko eta isolatzeko prozesu bati aurre egin behar diote. Nerabezaroa salgai dagoen produktu gisa iragartzen da, eta gaztaroa, baliorik gutiziatuena moduan. Horren aurrean, gaurko garaiak gorputz hauskorrak birrintzen ditu, zaurgarrienak zatitzen, moldakaitzak desegiten… zaharrak matxinatzeko aukeraren edo otzantasunaren artean daude zalantzan.

Etengabeko borroka zalantzazkoa den kontraesan horretan sortzen da bestearen beharra, ulermena, enpatia, errukia eta maitasuna premiazko baliabide gisa. Los Perros piezak erresistentzia egoera lortzea proposatzen du dantzaren bitartez. Hori dela eta, pieza hau errepikapenaren teknikaren bidez eta katarsi kolektibo bat bilatuz egituratzen da: nekatu arte dantzatzen duten bi gorputz, poza partekatzen dutenak, baina baita mina ere; erori eta altxatu egiten direnak, eskuzabaltasunaren eta konpromisoaren bidez errebelatzen direnak, ibilbide komun horretan beren bizitzen zentzua aurkitzeko.

Led Silhoutte

Martxel Rodríguezek eta Jon Lópezek sortu eta zuzendutako konpainia da, eta Nafarroako Lesaka herrian du egoitza. “La Veronal” konpainian interpretatzaile gisa jardutearekin batera, 2016an hasi zuten beren sortzaile etapa, dantzaren hainbat diziplinatan trebatutako eta arte garaikidearen eraginpean dauden artisten kolektiboaren zuzendarikide izanik. Haien proiektuek atmosfera eraldatzaileak sortu nahi dituzte, zeinean forma hainbat modutan erakusten den, mugimendua eta irudia arma funtsezko eta limurtzaile gisa erabiltzen dituen aurpegi anitzeko poliedro bihurtuz.

Marcos Morau

Europako eszena garaikidearen sortzaile ezagun eta ospetsua da Morau, eta La Veronal sortu zuen 2005ean. Bartzelona eta New York artean ikasia, argazkigintzan, mugimenduan eta antzerkian, irudimenezko mundu eta paisaiak eraikitzen ditu, zeinetan mugimenduak eta irudiak elkar topatu eta irensten duten. Zuzendari, koreografo eta eszena-, jantzi- eta argiztapen-diseinatzaile gisa, haren lanak jaialdietan, antzokietan eta nazioarteko hainbat testuingurutan aintzatetsi dituzte, hala nola Parisko Théâtre National de Chailloten, Veneziako Biurtekoan, Avignongo Jaialdian, Berlingo Tanz Im Augusten, RomaEuropa Jaialdian, Seulgo SIDance Jaialdian eta Londresko Sadler’s Wellsen.

Irakurri gehiago