Diptych: The Missing Door y The Lost Room

  • Diptych: The Missing Door y The Lost Room
  • 2025-12-05T19:30:00+01:00
  • 2025-12-05T23:59:59+01:00
  • Peeping Tom Belgikako konpainia ospetsua Gasteizera dator azkenean, Nazioarteko Jaialdiaren 50. ediziora. Diptikoa: Falta den atea eta Gela galdua antzezlanean, pertsonaiek ezin dute inguratzen dituzten espazioetatik ihes egin. Ideal baten bila abiatu ziren, amets batekin eta itxaropenez beteta. Baina noraezean dabiltza, labirinto misteriotsu eta makabro batean galduta. Errealitatearen eta irudimenaren artean bizi dira, helmuga ziurgabe batera bultzatzen dituzten indar naturalek gidatuta. Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek mundu beldurgarri bat sortu dute, iluna eta itxia, Peeping Tom konpainiak ohikoa duenez. Baina aldi berean, mugimendua eta performancea nagusi dituen lengoaia batera ekarri dituzte piezak, lengoaia bakarra eta muturrekoa. Diptikoaren zati bakoitzak girotze bat du, eta filmazio-set bat dakarte gogora. Falta den atea piezan, irekitzen ez diren ateez betetako gela edo korridore bat. Gela galdua piezan, itsasontzi bateko gela bat, pertsonaien barne-mundua erdigunera ekartzeko. Piezen arteko eszenografia-aldaketak begi-bistan egiten dira eta obran integratuta daude, zuzeneko zinema-muntaketa batean bezala.   Fitxa artistikoa: Artistak: Konan Dayot, Fons Dhossche, Alejandro Moya, Fanny Sage, Eliana Stragapede, Wan-Lun Yu, Akira Yoshida, Alba de Miguel Konpainia: Peeping Tom Egilea: Gabriela Carrizo, Franck Chartier Laguntzaile artistikoa:  Thomas Michaux Jantziak: Yi-Chun Liu, Louis-Clément da Costa Argiztapena: Tom Visser
Diptych: The Missing Door y The Lost Room
Noiz

2025/12/05 18:30

Non

Gasteiz, Félix Petite Antzokia

Peeping Tom Belgikako konpainia ospetsua Gasteizera dator azkenean, Nazioarteko Jaialdiaren 50. ediziora.


Diptikoa: Falta den atea eta Gela galdua antzezlanean, pertsonaiek ezin dute inguratzen dituzten espazioetatik ihes egin. Ideal baten bila abiatu ziren, amets batekin eta itxaropenez beteta. Baina noraezean dabiltza, labirinto misteriotsu eta makabro batean galduta. Errealitatearen eta irudimenaren artean bizi dira, helmuga ziurgabe batera bultzatzen dituzten indar naturalek gidatuta. Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek mundu beldurgarri bat sortu dute, iluna eta itxia, Peeping Tom konpainiak ohikoa duenez. Baina aldi berean, mugimendua eta performancea nagusi dituen lengoaia batera ekarri dituzte piezak, lengoaia bakarra eta muturrekoa.

Diptikoaren zati bakoitzak girotze bat du, eta filmazio-set bat dakarte gogora. Falta den atea piezan, irekitzen ez diren ateez betetako gela edo korridore bat. Gela galdua piezan, itsasontzi bateko gela bat, pertsonaien barne-mundua erdigunera ekartzeko. Piezen arteko eszenografia-aldaketak begi-bistan egiten dira eta obran integratuta daude, zuzeneko zinema-muntaketa batean bezala.

 

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Konan Dayot, Fons Dhossche, Alejandro Moya, Fanny Sage, Eliana Stragapede, Wan-Lun Yu, Akira Yoshida, Alba de Miguel
  • Konpainia: Peeping Tom
  • Egilea: Gabriela Carrizo, Franck Chartier
  • Laguntzaile artistikoa:  Thomas Michaux
  • Jantziak: Yi-Chun Liu, Louis-Clément da Costa
  • Argiztapena: Tom Visser