Agenda

Axeri dantza: Herri baten erritua

Noiz

2025/12/20 10:00

Non

Andoain, Bastero Kulturgunea

Aduna eta Andoaingo Axeri Dantzaren iraganeko oihartzunek etorkizuneko ahotsekin egingo dute topo Aitor Arrutik zuzendutako dokumental honetan. Tradizio bat berreskuratu eta eguneratzearen erronkak erakusten dituen ikusentzunezko bidaia bat.

*Gonbidapenak eskuratzeko gerturatu Bastero Kulturguneko atarira, jadanik eskuragarri.

 

Irakurri gehiago

Nazioarteko ballet klasikoa: Beltxargen aintzira

Noiz

2025/12/20 18:00

Non

Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa

Nazioarteko Ballet Klasikoa konpainiak P. Tchaikovskyk konposatutako lan klasiko zoragarriaren bertsioa eskainiko digu, Eugeny Gurenkoren eszenografia ikusgarriarekin eta nazioarteko bakarlari bikainekin.

“Zisneen Lakua” ballet klasiko unibertsalaren harribitxiak ongia eta gaizkiaren arteko gatazkari buruzko dikotomian murgilduko gaitu. Kontakizunak dioenez, Sigfrido printzea, 21 urte bete berritan, basoan barrena sartu eta Odettekin elkartuko da, Rothbart maltzurrak sorgindutako printzesa zisnearekin. Sigfridok maitasuna aginduko dio betirako, baina amarru anker bat tarteko, Zisne Zuriari barik, Zisne Beltzari egingo dio promesa. Egin duen akatsaz ohartuta, basora itzuliko da maitearen bila.

Nazioarteko Ballet Klasikoa, Andrey Sharaeyren zuzendaritzapean eta Royal Czech Ballet eta Milango Balletarekin lankidetzan, Tatiana Solovieva Producciones-en lan berria da, zeinak 30 urte daramatzan kalitate oneneko ikuskizunak taularatzen, begirune handiz eta xehetasun txikienari ere arreta jarriz. Izan ere, makina bat sari jaso ditu.

 

  • Musika: Piotr Tchaikovsky
  • Zuzendaritza:  Andrey Sharaev
  • Antzezleak: Tatiana Nazarchevici, Nikolay Nazarchevici, Yelizaveta Savina, Denís Dónica, Nicole Ferazzino, Olga Markova, Anna Oleynik

Irakurri gehiago

Marcat Dance: Averno

Noiz

2025/12/20 18:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Marcat Dance, horra Mario Bermúdez koreografo espainiarraren eta Catherine Coury dantzari iparramerikarraren etxe artistikoa, biek ala biek zuzendua. Marcat Dancek irudimenaren boterea zein sormena ditu erronka nagusi, betiere gorputzaren dinamikaren etengabeko ikerlanean diharduela. 2016an sortu zenetik, konpainia mundu zabalean aritu izan da: Ekialde Ertainean eta Europan, Asian eta Ameriketan.

Sari garrantzitsuak jaso dituzte konpainiaren sormenlanek; besteak beste, finalista izan da 3 kategoriatan 2020ko MAX sarietan. Marcat Dancerekin egindako sorkuntzez gain, Mario Bermúdez nazioarteko hainbat konpainia garrantzitsutan aritu izan da koreografo gonbidatu gisa: Espainiako Dantza Konpainia Nazionala, Rotterdameko Scapino Ballet, Taiwaneko Hung Dance, Nuovo Balletto de Toscana eta Galesko Konpainia nazionala. Averno Danteren Infernuan oinarritzen da, eta bidaia fisiko eta emozional eraldatzaile bat proposatzen du,barne-birkonkistaren bila.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Mario Bermúdez, Catherine Coury, Marilisa Gallicchio, Javier de la Asunción, Andrea Pérez, Alessia Sinato, Raúl Melcón
  • Konpainia: Marcat Dance
  • Egilea: Mario Bermúdez Gil
  • Musika: José Pablo Polo
  • Argiztapen disenua: Mamen B. Gil

Irakurri gehiago

Isilarazitako herri baten oihua

Noiz

2025/12/20 18:30

Non

Usurbe Antzokia (Beasain, Gipuzkoa)

Izan ginelako, izaten jarraitzen dugu . Baina bidea ez da erraza izan. Izan ginena isilarazten saiatu izan dira mendeetan zehar. Historiak ertz asko ditu, baina askotan bertsio bakarren kontakizunak gailendu dira.

Horregatik, gure herriaren historiako zati garrantzitsuetako batzuk dantzatuz kontatu nahi dizkizuegu. Izan ginen hura gogoratu nahi dugu, bizi garen oraina ulertzeko. Isilarazi egin nahi izan gintuztenez, dantzatuz oihu egin nahi dugu, isilaraziak izan zirenak omenduz, dantzatzen duen herria ez delako sekula hilko.

Gure omenaldi xume hau, datorren abenduaren 20an, larunbatean, 19:30ean, plazaratuko dugu Beasaingo Usurbe Antzokian, urteroko Gabonetako emanaldian. Sarrera doakoa izango da.

Zuen zain izango gaituzue

Ostadar Dantza Taldea

Irakurri gehiago