Agenda

Txintxirrin Dantza: Ehuna

Noiz

2025/12/19 17:00

Non

Dulantzi, Micaela Portilla Kultur Etxea

*Haziaraba 2025 jaialdiaren barruan.

Gorputzak oihalekin eta airearekin egiten duen mugimenduaren bidez dantza jariarazi. Hori da Ehuna obrak inspiratzen duen ideia. Cristobal Balenciagaren sormen-unibertsoa haurtzaro txikirako proposamen baten abiapuntua da, eta gorputzak ehunen eta arropen bidez mugimenduarekin duen harremana aztertzen du.

 

Irakurri gehiago

Maitane Sarralde: Des(a)nuda

Noiz

2025/12/19 17:00

Non

Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa

Dantza garaikidea eta zintzilikatutako dantza uztartzen dituen proposamen eszenikoa da Desanuda. Korapiloari buruzko gogoeta poetiko honek, hutsaren aurrean biluzteko gonbidapena dakar.


Airean dagoen egituran eta bertatik zintzilikatutako elementuak manipulatuz, grabitatea desafiatzen duten gorputzak ikertzen ditu lan honek. Penduluaren joan etorria, pisuaren zama, korapiloaren estutasuna eta honek sortzen duen ezegonkortasunekin topatuz.

Desªnudan, soka mutur askearen bila dagoen gorputz korapilatu batekin topatuko gara.



Irakurri gehiago

Kukai: EzBerdin berdinak

Noiz

2025/12/19 18:00

Non

Donostia, Tabakalera

Zer esan nahi du euskaldun izateak gaur? Eta bihar?

EzBerdin Berdinak ez da ikuskizun soila: hausnarketa sortzailea baizik.

Arteen bidez, emozioa eta pentsamendua uztartzen dira, eta publikoarekin batera gure nortasunaren etorkizuna irudikatzeko gonbidapena da.

Euskal nortasun garaikidearen dimentsio berriak azaleratu eta gure ondarearen interpretazio ireki eta inklusiboak lantzeko aukera izango duzu, KUKAI Dantza Taldeak eta beste hamaika sortzaile lagunduta.

Iraupena: 110 min

Irakurri gehiago

Sara Cano: Al son

Noiz

2025/12/19 19:00

Non

Iruñea, Gayarre Antzokia

“Al son” ahots propioa edukitzea ukatu zaien emakumeen historiari egindako omenaldia da, jota erritmoen, herri-koplen, dantza garaikidearen sormenaren eta kriskitinen perkusioaren artean igarotzen dena

Sara Cano dantzari eta koreografoa egungo erreferentzia nagusietako bat da Espainiako dantzaren eta dantza flamenkoaren berrikuntzan. Zazpi dantzari agertokian, zazpi emakume soinuan dantzatzen, gizonek, gizarteak, historiak, ohiturek, aurreiritziek… markatu zieten soinuan dantzatzen.


FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendaritza eta koreografia: Sara Cano
  • Koreografian parte hartzea: Verónica Garzón eta Begoña Quiñones
  • Folklore maisua: Javier García Ávila
  • Perkusio-maisua: Juan Antonio Torres
  • Antzezleak: Sara Cano, Yolanda Barrero, Cristina Cazorla, Verónica Garzón, Irene Hernández, Lucía López, Ana del Rey eta Nuria Tena
  • Jatorrizko musika: Vigüela eta Jose Pablo Polo
  • Testua: Sara Cano, Marcia Belisardaren testuak eta herri kantutegia oinarri hartuta
  • Jantziak: Carmen 17 eta Dolores Duran
  • Argiztapenaren diseinua: Marino Zabaleta
  • Eszenografia: Sara Cano
  • Argazkia: marcosGpunto
  • Bideoa: Ana Verastegui
  • Ekoizpena: Sara Cano Dantza Konpainia
  • Management: Elena Santonja ES Management

Irakurri gehiago

Gil Harush: Ibaia

Noiz

2025/12/19 19:00

Non

Zumaia, Aita Mari Antzokia

Gorputzaren mugimenduaren eta indarraren bidez, interpreteek kontzientziaren erritmoak, distrazioaren pisua eta unean bertan egotearen erronka aztertzen dituzte: "Ibaia ikusten ez baduzu, bertan zaude. Errealitateak maiz norabide askotara eramaten gaituen honetan, mindfulness-ak geuregana itzultzeko bidea eskaintzen digu, zarataren erdian lasaitasuna aurkitzeko oroigarri bat".

Sorkuntzak mugimenduaren eta narrazio fisikoaren elementuak uztartzen ditu; hitzak urriak diren arren, gorputzen adierazpenak mugarik gabeko esperientzia ikusgarria sortzen du. Eszenak adimenaren bidaien isladak dira: azkar eta kaotikoetatik, urmael bareetara, zatiketatik osotasunera. Bizitzaren korrontearekin bat egitea zer den esploratuz, hari aurre egin beharrean. Harri batek geldirik dirau ibaiaren ondoan eta bitartean, bizitzaren ur-lasterrak etenik gabe igarotzen dira haren ondotik.

Gizarteko hainbat esparrutako pertsonak elkartu dira mindfulness-aren esplorazio komun bat elkar banatzeko. Irakasleak, ikasleak, amak eta profesionalak dira. Bakoitzak bere esperientzia eta sentiberatasuna ekartzen ditu sorkuntza honetara. Egiten duten benetako interpretazioak, inperfekzioaren edertasuna islatzen du, mindfulness-aren ideiarekin bat eginez. Izan ere, honek ere ez du perfektua dena bilatzen, baizik eta onarpena, unean egotea eta uretan erabat murgiltzea. Interpreteen mugimenduak ez dira urteetako prestakuntzak findutakoak, baizik eta egiazko adierazpen zintzoak eta ausartak, eguneroko entrenamenduaren eta batzuetan ezinezkoa dirudienaren aurrean jartzeko adorea dute:
Ibaitik ateratzeko.

Fitxa artistikoa:

  • Konpositorea: Chemi Ben David
  • Dramaturgia: Frédérique Lombart
  • Argazkigintza, bideoa eta aholkularitza artistikoa: Shira Hochman
  • Ekoizpen laguntzailea: Bego Burgueño Gonzales
  • Biolin akordeoi jotzailea: Maite Aldaregia
  • Aktorea: Oihana Maritorena
  • Interpreteak: Sara Solaegi Etxebeste, Izaskun Molas Olalde, Donna Apellaniz Nieto, Alba Birichinaga Felices, Andrea Melo, Carla Campo, Eva Sanchez

Irakurri gehiago