Agenda
Duguna eta Udaberri
2025/11/08 11:30
Iruñea, Burguen Plaza
Duguna Iruñeko Dantzariak eta Tolosako Udaberri Dantza Taldeak emanaldia eskeiniko dute.
Irlandako Dantza Konpainia Nazionala: Rhythm of the dance
2025/11/08 16:00
Bilbo, Campos Elíseos Antzokia
Ikuskizuna tximistaren abiaduran interpretatutako erritmo taupaden esperientzia liluragarria da erabat, baita dantzari multzoak eta mundu osoko entzuleak erakarri dituen zuzeneko banda batek egindako koreografia burutsuak ere.
Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen (mintegia)
2025/11/08 17:00
Irun, Behobia auzo-elkartea (Eraiki dantza-taldea)
Mintegia + atsedena + dantzaldia
- Parte-hartzea: 10,00 euro
- Laguntzaileak: Kemen dantza-taldea eta Eraiki dantza-taldea
Info:
Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen 2025-2026
Izena emateko:
bete ondorengo formularioa.
Larrua + Pez limbo: Idi begi + Algo muy tocho
2025/11/08 17:00
Zalduondo, Eliza
Idi begi
Ojo de buey Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko lotura eta harremana irudikatzen dugu. Fisikotasuna, hierarkia eta lengoaia fisikoa, hala plazako lehian nola zelaian.
Lanak gogoeta kritikoa egin nahi du idi-proben errealitateaz, horien protagonisten ikuspuntutik, hots, idiaren ikuspuntutik; hortik izenburua, idi-begia. Agertokian ari diren hiru dantzarien bitartez, lanak horrelako lekuetan emakumerik ez izateaz hausnartzen du, edo horrelako kirol motaren zalantzazko moraltasunaz, aldi berean, horien pisua, zirrara, karga eta gogortasuna islatuz.
- Konpainia: Proyecto Larrua
- Koreografoa: Jordi Vilaseca
- Dantzariak: Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca, Aritz López
- Musika eta soinua: Bach, Machinifabriek
- Ikuskizun mota: Dantza garaikidea. Kaleko eta antzerkiko ikuskizuna
- Iraupena: 53´
- Formatua: 6/5/4
Algo muy tocho. Pez Limbo
Eduardok “herdoilduta” ikusten du bere burua. Ez da aspaldian agertokira igo. Ohartu gabe, beharrezkotzat zituen erantzukizunak hartzen joan da, hala nola administrazio kontuak, teknikoak eta komunikaziokoak, eta ekoizpenaren arlora jo du pixkanaka.
Andres ez da sorkuntza-prozesuetatik aldendu, baina ez du jakin bere lanari probetxurik ateratzen. Emaitza: ordainik gabeko lan eskerga. Ospatzeko eta partekatzeko, work in progress batera gonbidatuko dute publikoa.
- Egilea eta zuzendaria: Espe López
- Egileak eta antzezleak: Andrés Bezares, Edu Hernando
Hernaniko Erromeria
2025/11/08 17:00
Hernani, Plaza Berri
Erromeria Hernanin: Oinkada muxiko-taldea. Antolatzailea: San Joan konpartsa
Plaza Berrin izango da. Eguraldi txarra egiten badu Atsegindegin.
Kukai: EzBerdin berdinak
2025/11/08 17:00
Iruñea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko frontoia
Zer esan nahi du euskaldun izateak gaur? Eta bihar?
EzBerdin Berdinak ez da ikuskizun soila: hausnarketa sortzailea baizik.
Arteen bidez, emozioa eta pentsamendua uztartzen dira, eta publikoarekin batera gure nortasunaren etorkizuna irudikatzeko gonbidapena da.
Euskal nortasun garaikidearen dimentsio berriak azaleratu eta gure ondarearen interpretazio ireki eta inklusiboak lantzeko aukera izango duzu, KUKAI Dantza Taldeak eta beste hamaika sortzaile lagunduta.
Iraupena: 110 min*.
Nijoyome
2025/11/08 17:00
Bergara, Seminarixoa
Dantzaren bidez, gorputzen barrualdeari buruzko istorio bat kontatzen da. Zelulaz eginak gaude, unitate bizi txikienak dira. Zelulak mugitu egiten dira, komunikatu egiten dira, transformatu egiten dira eta sistema konplexuak sortzen dituzte, hala nola muskulatura, hezurrak, garuna edo larruazala.
NIJOYOME-k jendeari helarazi nahi dio, batez ere familiei, gizaki guztiok barruan dugun unibertsoa. Mugitzen ez den unibertsoa, beti aktibo dagoena.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Nuria Perez
- Koreografia: Cia. Nuria Perez Danza
- Zuzendaritza eszenikoa: Nuria Perez
- Antzezleak: Eneritz Ceberio, Elene Carreto, Sirah Badiola
- Ekoizpena: Kim Maiteny
Txintxirrin Dantza: Ehuna
2025/11/08 17:00
Bastida
*Haziaraba 2025 jaialdiaren barruan.
Gorputzak oihalekin eta airearekin egiten duen mugimenduaren bidez dantza jariarazi. Hori da Ehuna obrak inspiratzen duen ideia. Cristobal Balenciagaren sormen-unibertsoa haurtzaro txikirako proposamen baten abiapuntua da, eta gorputzak ehunen eta arropen bidez mugimenduarekin duen harremana aztertzen du.
Macarena Recuerda Sheperd: Pelikula bat balitz
2025/11/08 18:00
Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia
Filma balitz zinema soinuen aukerak esploratzen dituen pieza bat da, eszena teatrala pentsatzeko. Ukitzen dituen irudiei dramatismoa, fikzioa edo esanahi berria ematen dien soinua, harritasuna, umorea sortzen duena edo metafora bihurtzen dena, egiantzatik irrealera bidaiatuz. Narrazio elementuen gainjartze honek, soinua zinema eta eszenarekin lotuz, bien potentzialtasunak erakusten dizkigu. Soinua aukera mugagabeen sortzaile bihurtzen da eta eszena, ordezkapen kode amaigabe baten espazio.
Fitxa Artistikoa:
Aukeran: Amama
2025/11/08 18:00
Hondarribi, Itsas Etxea Auditoriuma
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Adina: + 4 urte
Fitxa artistiko-teknikoa:
- Zuzendaritza: EDU MURUAMENDIARAZ
- Ipuinak: JUAN KRUZ IGERABIDE
- Gidoia: EKAITZ GONZALEZ
- Zuzendari artistikoa: ELENA BEZANILLA
- Musika sortzailea: JOXAN GOIKOETXEA
- Argiztapen diseinua: CARLOS SOLANO
- Jantziak: OSCAR ARMENDARIZ
- Zuzendari laguntzailea: ELI ALBERDI
- Maskarak: VALENTINA RAPOSO
- Irudiak: ALPHAX
- Antzezkea: LOLI ASTOREKA
- Dantzariak: KIMETZ CABANILLAS,ANE ETXEBERRIA, LAIDA EGAÑA, UNAI IRAOLA, MAIER MURUAMENDIARAZ, NAHIKARI SANCHEZ, UXUE SANCHEZ,DANEL SERRANO
- Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
- Banaketa: Bapo Bapo produkzioak
Classic Stage Company: Beltxargen aintzira
2025/11/08 19:00
Tutera, Gaztambide Antzokia
Beltxargen aintzirak denboraz kanpoko ospea lortu du, Piotr Tchaikovskyren musika inspiratuak eta Marius Petiparen koreografia asmatzaile eta adierazkorrak bultzatuta.
Tchaikovskyk lan hau modu garrantzitsuan konposatu zuen: Suite Op. 20 musikagilearen ondarea betikotu zuen. Bere konposizioen arrakasta lengoaia musikalaren bidez sentimendu sakonak adierazteko gaitasunean datza, melodia bizi eta hunkigarriak sortuz. Petipa eta Ivanov-en koreografiak, giza gorputza beltxarga baten mugimenduekin lotzen duenak, haren jenialtasun eta sormen aparta erakusten du.
Ekoizpen klasiko hau errealismo harrigarriko elementu eszenografikoekin, jantzi liluragarriekin, xehetasun dotorez egindako osagarriekin eta ballet klasikoaren lan handi hau osatzen duten melodia xarmangarrien hautaketarekin aurkezten da. Bederatzi nazionalitatetako artistek osatutako nazioarteko talde batek gorputza eta arima ematen dio eszenaratze ahaztezin horri.
Esperientzia zirraragarria, paregabea eta iraunkorra publikoaren oroimenean.
- Iraupena: 140 minutu (20 minutuko atsedenaldiarekin)
- Musika: Piotr Tchaikovsky
- Liburuxka: Vladimir Begichev eta Vasily Geltzer
- Koreografia: Marius Petipa eta Lev Ivanov
- Eszenografia eta jantziak: Classic Stage
- Gomendatutako gutxieneko adina: M/6