Agenda

Emilia Márquez + Aitzol Iraola: Fingir demencia + Hustu

Noiz

2025/11/20 18:00

Non

Errenteria, Niessen Kulturgunea

FINGIR DEMENCIA:

Gainkargaren entsegu fisikoa da. Fitxategi asea, memoria betetzen du estimulu gehiegi izateak eta guztiei aldi berean erantzuteko ezintasunak. Eszena dispertsiotik eraikitzen da: fronte ireki gehiegi, etengabeko bilaketa eta bilatzen jarraitzeko helburu bakarra. Paralisiaren eta ertzaren artean, lasaitasun astunaren eta barruan jada sartzen ez dena ateratzeko bulkadaren artean. Piezak bere buruari galdetzen dio zer egiten dugun alde batera utzi nahi dugun guztiarekin, begirada mugitzen jarraitzen dugun bitartean pilatzen diren irudi eta albisteekin. Intimoa eta globala elkarrekin bizi dira nekearen, zarataren eta erresistentziaren koreografian.

 

HUSTU:

Gorputz bat hutsaren bila dabil oihartzunez betetako espazio batean. HUSTU bidaia bat da: mugimendutik sortzen dena, sorkuntza astintzen duena, interpretea bere buruarekin aurrez aurre jartzen duena. Site-specific honetan, gorputza, ahotsa eta espazioa elkarrizketa bizian elkartzen dira, erortzen uzteko amildegia eta husteko ekintza erradikala arakatuz. Ariketa intimo eta kolektiboa, non unean bertan dauden pertsonek osatzen duten obra, sortzaile, interprete eta ikuslearen arteko mugak ezabatuz. HUSTU bertigoa da. Hutsa da. Jauzi partekatua da.

Irakurri gehiago

EmeHatxe: Sokatik korapilora

Noiz

2025/11/20 19:00

Non

Eibar, Portaleko erakusketa gela

*Kezka Dantza Taldearen eskutik
"Kaixo, EmeHatxe naiz:

Arte plastikoa bere osotasunean lantzen dut, dantzaria naiz eta lan zein prozesu esperimentalekin jarduten naiz. 

Nire lanetan Euskal Dantza eta hark ematen dizkidan material (jantzi, doinu, makila...) anitzekin, edota nire emakume gorputzak ematen dizkidan baliabide guztiekin lan egiten dut.

SOKATIK KORAPILORA Gradu Amaierako Lanean aurkeztutako prozesu esperimental sakona izan da. Prozesu honekin bi materialen arteko Euskal Dantza tradizionaleko dantza pieza bat sortzeko nahia eta beharra izan dut. Eskulturak duen materialtasuna zein bolumena, eta nik dantzan sortzen ditudan puntu eta espazioak nahastean, auto-omenaldi bat sortzen dut.  Hori dela eta, autorretratu edota omenaldi bat izango balitz bezalako eskultura eta dantza arteko pieza bat sortzen amaitu dut.
Miren Hazas Azkarate"

Irakurri gehiago