Agenda

Miriam Perez: Entzuten nauzu?

Noiz

2025/11/16 11:00

Non

Donostia, Tabakalera

*2025eko Labo XL jaialdiaren barne.

Galderez betetze eta zalantzaz janzte bat. Deseraikitzetik berreraikitze ahalegin bat. Tripak eta pentsamenduak nahaspilatuta, denak elkarri hizketan eta entzunez. Irla galduen artxipielago bat.

Fitxa artistikoa:

  • Ideia, sorkuntza, interpretazioa: Myriam Perez Cazabon
  • Akonpainamendua: Bertha Bermúdez, Ainara LeGardon, Oihana Vesga, Nagore Legarreta

Irakurri gehiago

Ibawa: Gaua

Noiz

2025/11/16 16:00

Non

Donostia, Tabakalera

*2025eko Labo XL jaialdiaren barne.

Ikuskizun hau EKEren (Euskal Kultur Erakundea) lankidetzari esker egiten da. 

Gaua, isilaraziak, zapalduak eta zigortuak izan ziren emazte euskaldunen aztarnean oinarritzen dira. Gaua, erresistentzia elkartasuna eta aske mugitzearen aldarria da.

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak, koreografia: Lou Cisnal, Amélie Delaunay, Elisa Picq, Marine Postel
  • Musika: Dimitri Ebbo
  • Ekoizpena: Adélaide Daraspe

 

Irakurri gehiago

Aukeran: Amama

Noiz

2025/11/16 16:00

Non

Urretxu, Labeaga Aretoa

Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.

Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.

Adina: + 4 urte

Fitxa artistiko-teknikoa:

  • Zuzendaritza: EDU MURUAMENDIARAZ
  • Ipuinak: JUAN KRUZ IGERABIDE
  • Gidoia: EKAITZ  GONZALEZ
  • Zuzendari artistikoa: ELENA BEZANILLA
  • Musika sortzailea: JOXAN GOIKOETXEA
  • Argiztapen diseinua: CARLOS SOLANO
  • Jantziak: OSCAR ARMENDARIZ
  • Zuzendari laguntzailea: ELI ALBERDI
  • Maskarak: VALENTINA RAPOSO
  • Irudiak: ALPHAX
  • Antzezkea: LOLI ASTOREKA
  • Dantzariak: KIMETZ CABANILLAS,ANE ETXEBERRIA, LAIDA EGAÑA, UNAI IRAOLA, MAIER MURUAMENDIARAZ, NAHIKARI SANCHEZ, UXUE SANCHEZ,DANEL SERRANO
  • Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
  • Banaketa: Bapo Bapo produkzioak

Irakurri gehiago

Kukai: Gela jauziak

Noiz

2025/11/16 16:00

Non

Ligi-Atherei

Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografoen arteko harremanetatik, gogoeta askoren ondoren, Gelajauziak sortu zen. Obrak argi erakusten du bi koreografoek dantzarekiko eta kultura-tradizioarekiko duten interesa, egungo gizartera egokitzeko. Pieza koreografiko horretan beren kezkak eta esperientzia erakutsi nahi izan dituzte. Piezaren oinarriak bi euskal dantza dira: Gipuzkoako soinu-zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Bi dantza horien balio soziala, gizarte-sustraiak, bat-batekotasuna… egiten ari diren lan horren parte aktiboak dira.

  • Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya Sein.
  • Koreografia: Cesc Gelabert.
  • Musika sorkuntza: Sabin Bikandi y Xabier Erkizia.
  • Jantzi diseinua: Iraia Oiartzabal.
  • Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Jon Maya, Izar Aizupuru, Urko Mitxelena.
  • Eszenografia: Néstor Basterretxea.

 

 

Irakurri gehiago

Garazi Gorostiaga + Izarne Oyarzabal: Aintzira + Genoveva ferrocide

Noiz

2025/11/16 19:00

Non

Barakaldo, Orconera-Lutxana Bilduma

Aintzira arte eszenikoen kolektiboa da, 2023an sortua eta Bilbon bizi dena. Soinutik, gorputzetik, espaziotik eta haren inplikazio sozial, politiko eta kulturaletatik abiatuta, mendebaldeko gizarteari dagozkion gaiak ikertzen ditu. Garazi Gorostiaga musika ekoizle eta konpositoreak eta Izarne Oyarzabal arkitekto eta dantzariak osatzen dute Aintzira. Biek bakarka zein ingurune esperimentaleko beste artista batzuekin elkarlanean lan egin dute, eta Azkuna Zentroa, Reina Sofia Museoa, La Casa Encendida, Medialab-Prado edo Tabakalera bezalako espazioetan erakutsi dituzte piezak. 2024an, iluntasunari buruzko lehen ikerketa hasi zuen, hainbat alderditan jorratu nahian. Gorputzetik eta soinutik esperimentatzen dute, eta, gaur egun, gai horretara hurbiltzen dira beste baliabide batzuekin sortutako materialak nahastuz.

Aintzira da biltzen gaituen irudimenezko espazioa. Bete eta hustu egiten da, eta paisaia zinematiko desberdinetatik drone, industrial, metal edo ambient soinuekin igarotzen da, butoh edo sorginkeriaren iruditeriak agerraraziz. Aintziran, gorputzaren eta soinu-paisaien bidez, iluntasuna aztertzen dute artistek, iluntasuna beharrezkoa baita sekretuak, intimitateak, isilpekotasunak edo antzekoak agertu ahal izateko, eta ia dena iluntasunetik sortzen baita.

Aintziraren interpretazio honetan, ORNONERAn Genoveva Ferrocideren soinu gordinak taularatzen ditu burdinazko instrumentu forjatuekin, zeinekin soinua gidatuko baitu.

Hori guztia ElektrARTek sortutako argi-paisaia batekin jaisten da.

Aintzira ORCONERA-Lutxana Industria Bildumaren erakusketa-gune berezian taularatzeak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren industria-ondarearen bilduma higigarria aktibatzea ahalbidetzen du. Koreografia eta soinu-paisaia zainduak eta argi-paisaiak, Aintzira performancea oinarri hartuta, espazioaren formekin, makinekin, ehundurekin eta erritmo mekanikoekin hitz egiten dute. Era berean, performancearen formatua erakusketa-espaziora egokituta egongo da, eta, beraz, edukiera oso mugatua da.

Esku-hartzearen aurretik, bisita labur bat egingo da Orconerako industria-ondare higigarriaren espazio eta bildumara, ekitaldiaren programazioaren barruan.

Irakurri gehiago

Osa + Mujika: Lana

Noiz

2025/11/16 19:00

Non

Errenteria, Niessen Kulturgunea

Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Arrakasta izatearen sentsazioa edo garrantzitsua eta ezinbestekoa sentitzea, liluragarria da, laneko nahiz lanaz kanpoko harremanak baldintzatzeraino. Baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?

Norbaitek “eta zu nor zara?” galdetzen digunean, oso ohikoa da gure izena esaten hasi eta jarraian gure lana zein den azaltzea. Ia beti gure aurkezpen-gutunada da.

Lanerako pasioa egungo tranpa handienetariko bat da. Deigarri da gaztelerara itzulita (Pasión por el trabajo) duen jatorria: “pasión” latinezko passio (sufrimendua) hitzetik dator, eta “trabajo”, tripalium hitzetik (hiru makila, Erdi Aroko tortura tresna bati erreferentzia eginez). Gure bizitzako aukera orain eta hemen dagoela uste dugu eta ezin diogula honi ihes egiten utzi; aurrerago, etorkizunean, gure bizitza pertsonalerako denbora izango dugula pentsatuz bizi gara. Ia dena sakrifikatzen dugu gure helburu profesionalak lortzeko, gure osasun fisiko eta emozionala alde batera utziz.

LANAk lan-kultura obsesibo hau islatzen du, gure izatean eta harremanetan nola eragiten duen hausnartuz. 
Fitxa artistikoa:
  • Zuzendaritza: OSA +MUJIKA
  • Koreografia: Jaiotz Osa
  • Interpreteak: Rafke VAN HOUPLINES, Paula PARRA, Maddi RUIZ DE LOIZAGA, Adrián BOLAÑOS, Jaiotz OSA
  • Eszenografia + Jantzitegia: Xabier MUJIKA
  • Musika: Gartxot UNSAIN
  • Argiztapena: Isa DEL MORAL
  • Argiztapen laguntzaileak: Elena GARCIA, Aitor ETXEBARRIA
  • Argazkiak: Mariló MIGUEZ
  • Bideoa: Renata L. ETANOWSKI
  • Ekoizpena + banaketa: OSA+MUJIKA

 





Irakurri gehiago