Agenda
Oñatz: 55.urteurrena
2025/11/15 11:00
Oñati, Foruen enparantza
*Eguraldi txarra bada, Zubikoa kiroldegiko frontoian.
Gaur egun Oñatz dantza taldean dauden eta garai batean taldekide izan ziren dantzariekin ordu eta erdiko saioa dute prestatuta, herritarrei erakusteko.
Aukeran: Aiurri
2025/11/15 11:15
Iruñea, Udaletxeko plaza
*2025eko Iruñaldia jaialdiaren barne.
Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
- Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Musika: Xabi Aburruzaga
- Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera
DAB: Tinieblak
2025/11/15 16:00
Donostia, Tabakalera
*2025eko Labo XL jaialdiaren barne.
Tinieblak dantza ikuskizuna da, «Tinieblak» izenez ezagutzen diren antzinako erlijio errituen solemnitatearen eta euskal dantza tradizionalen sinbolismoaren arteko gurutzaketatik sortua.
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak: Endika Osa, Iker Sanz
- Argiztapen diseinua: Ekhi Yarza
- Zuzendaritza artistikoa: Marina Esquisabel
Zirriborro: Berritza alkartea
2025/11/15 16:30
*2025eko Labo XL jaialdiaren barne.
30’
MazterKlaz Xiberoko dantzaren hobekuntzarako modulu bat da, lurraldeko gazteei proposatua. Aurten, talde horik dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen dituen ikuskizuna sortu du.
- Antzezleak: Maieta, Lili, Elio, Ines, Elaia, Aizpea, Neila, Leire, Maiana, Amaia, Kattin, Lliana, Elaia, Maddi, Alaia, Lili, Maider, Maika, Suzanne, Haize
- Koreografia : Mathieu Haristoy
Zuk performing arts + La basal + Valeria polorena: Y.Park + No estamos aquí para bailar + El cuerpo tartamudeando en la proximidad de un signo futuro
2025/11/15 16:45
Donostia, Tabakalera
*2025eko Labo XL jaialdiaren barne. Programa hirukoitza: 3 konpainia, dantza garaikideko 3 pieza
Y.Park
15’
Y.Park-ek askatasun bila dabilen emakume baten
zeharkaldi lazgarria aztertzen du. Yeonmi Park-en
istorioan oinarrituta, piezak hizkuntzaren mugak
gainditzen ditu zapalkuntza-emozioak atzemateko.
- Antzezleak: Itsaso A Cano, Miguel PG
- Sorkuntza: Zuk Performing Arts.
No estamos aquí para bailar
15’
Ikuskizunak zalantzan jartzen du gorputzaren eta
desioaren arteko harremana, ahotsa eta mugimen-
dua arakatuz zintzotasun-espazio bat irekitzeko eta
galdetzeko: hemen dantzatzeko gaude?
- Zuzendaritza, antzezleak: Rocío Barriga, Sergio R. Suárez Musika: Antonio Maza
- Laguntza: Rosa Romero, MaríaPizarro
- Zuzendaritza laguntzailea: Alejandro Barriga.
El cuerpo tartamudeando en la proximidad de un signo futuro
15’
Kalea, jaia eta inauteriak agertzen diren errituala. Gure
historia, lurralde, jatorri, eragin eta deabruen
argi-ilunetan murgiltzeko gonbidapena.
- Antzezlea, zuzendaritza: Valeria Polorena
- Musika zuzenean: Sebastián Morell
- Jantziak: Estefanía Bonessa.
Paula Comitre: Après vous, madame
2025/11/15 17:00
Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa
*2025eko Dantzaldia - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren barne.
Comitrek Parisko Citè des Arts-en egon zen bitartean izan zuen diziplinarteko azterketa, ikerketa eta elkartruketik sortu zen flamenko-ikuskizun hori; oraingo honetan, kontzertu formatuan aurkeztuko da (bertsio "soila, Guggenheimeko eszenatoki berezira egokitua", haren hitzetan). "Après vous, madame” lanak tradizioa eta abangoardia bateratu ditu, eta beste diziplina artistiko batzuetatik elikatu da, hala nola ahotsetik eta testutik, baita egungo Europako egoerako hainbat sortzailerengandik ere. Zuzeneko musika Orlando Bass frantsesaren piano garaikideak jartzen du; Espainiako errepertorioaren ondareari (Falla, Albéniz, Granados...) erreparatzen dion musika originalaren musikagilea da. Hori guztia, Antonia Mercé La Argentinaren figura ukaezina suspertzeko asmoarekin. Izan ere, Mercék interpretatzen zituen petenerak edo tanguilloak dira abiaburua, sortze-askatasun handiz, sortze-lan garaikidea aurkezteko. "Après vous, madame" gizartearen kulturaadierazpenean tradizioak duen garrantziaz, aurkikuntzaren balioaz eta ikasteko espazioez eta kulturak identitatearekin lotutakoan duen eraginaz ari da.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza, koreografia eta jatorrizko ideia: Paula Comitre
- Aholkularitza dramaturgikoa eta eszenikoa: La Ejecutora-Fran Pérez Román; Julio León Rocha
- Isats mantal puzgarria sortu duen artista bisuala: María Alcaide
- Musika-sorkuntza: Orlando Bass
- Kanpo-ikuskera: David Coria
- Argiztapenaren diseinua: Benito J. Jiménez
- Soinu-espazioaren diseinua: Ángel Olalla
- Jantzien diseinuaren egilea: Pilar Cordero
- Eszenografiaren egileak: Marina Sanz, Paula Abao
- Ehungintzako obrako makineriaren egilea: Pablo Pujol
- Arte eta diseinu grafikoaren zuzendaritza: Julio Ru
EmeHatxe: Sokatik korapilora
2025/11/15 17:00
Deba, Agirre Jauregia, Ispiluen gela
Arte plastikoa bere osotasunean lantzen dut, dantzaria naiz eta lan zein prozesu esperimentalekin jarduten naiz.
Nire lanetan Euskal Dantza eta hark ematen dizkidan material (jantzi, doinu, makila...) anitzekin, edota nire emakume gorputzak ematen dizkidan baliabide guztiekin lan egiten dut.
SOKATIK KORAPILORA Gradu Amaierako Lanean aurkeztutako prozesu esperimental sakona izan da. Prozesu honekin bi materialen arteko Euskal Dantza tradizionaleko dantza pieza bat sortzeko nahia eta beharra izan dut. Eskulturak duen materialtasuna zein bolumena, eta nik dantzan sortzen ditudan puntu eta espazioak nahastean, auto-omenaldi bat sortzen dut. Hori dela eta, autorretratu edota omenaldi bat izango balitz bezalako eskultura eta dantza arteko pieza bat sortzen amaitu dut.
Adriana Bilbao: Amores, maitasunak
2025/11/15 18:00
Bakio, Txakolingunea
MAITASUNAK Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez dantzatutako abesti eta olerkien suite bat da, maitasunaren hariaz lotuta, forma eta imajinario ezberdinetan.
Eszenaratze xume eta soil batekin, antzezlanaren hiru interpreteek (ahotsa, gitarra eta dantza) bidaia egiten dute, MAITASUN inozenteenetatik abiatu eta pasionalenak, obsesiboenak eta espiritualenak
zeharkatzen dituena, norberaren maitasunera eta, berarekin, sublimera iritsi arte.
Tradizio kulturalean eta erreferentziazko poeta handietan oinarrituta, Beñat Achiary, Raúl Corredor eta Adriana Bilbaok zentzumenentzako gozamena izatea eta ederraren indarra gainditzea eskatzen duen obra hau sortu dute.
Fitxa artistikoa:
- Egiletza eta zuzendaritza: Adriana Bilbao
- Zuzendaritza musikala eta ahotsa: Beñat Achiary
- Gitarra flamenkoa eta guitarra elektrikoa: Raúl Corredor
- Koreografia eta dantza: Adriana Bilbao
- Argiztapen diseinua: Alberto Rodríguez
- Soinu teknikaria: Didier Teilagorry
- Argiztapen teknikaria: Ander Etxebarria
- Jantzi diseinua: Fran López del Cerro / Adriana Bilbao
- Jantzien egilea: Mariví Redoli / López de Santos
- Ekoizpena: D8 Sorkuntza Faktoria / CÍA Adriana Bilbao
- Banaketa: D8 Sorkuntza Faktoria
- Koprodukzioa: Muxikebarri Zentroa
Eva Guerrero: Tierra de nadie
2025/11/15 18:00
Zigoitia, Zigoitiko Gizarte eta Kultur Zentroa
Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.
Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.
Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.
- Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
- Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
- Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
- Soinu-giroak: Nerea Alberdi
- Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
- Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
- Produkzioa: Jemima Cano
- Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
- Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
- Lankidetza: Arriaga Antzokia
Haatik: Ots
2025/11/15 18:00
Berriz, Berrizko Kultur Etxea
Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.
Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza, ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
- Koreografia: Jone San Martín, Haatik
- Soinu espazioa: Manu Gaigne
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
- Eszenografia: Ikerne Giménez
- Jantzitegia: Ramón García
- Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
- Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu
- Argiztapen teknikaria: Anartz Beobide
- Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac
Dantzaz: Hona
2025/11/15 18:30
Altsasu, Iortia Kulturgunea
Hona izenburuaren bidez islatu egin nahi dute konpainiak gaurkotasunaeta "hemen eta orain" gertatzen dena dantzaren bidez aztertzeko asmoa. Hala, publikoa bidaia emozional eta bisual batera eramango dute Hondo eta Aire sakona obrekin. Esperientzia paregabea eskaintzen du pieza bakoitzak, sormenak eta piezen sortzaileen ikuspegiak markatua, eta hainbat gaitan sakonduko da, hala nola amildegia, misterioa eta askatasuna.
FITXA ARTISTIKOA
- Koreografia: Paolo Mohovich
- Zuzendaritza artistikoa eta aholkularitza koreografikoa: Adriana Pous
- Antzezleak: Antonio Javier Aguilera, Maialen Chantal Alberro, Oihane Aramendia, Nerea Bakero, Aitzol Barbarias, Jacopo Bellani, Enrico Benedet, Efrén Colomer, Olatz Eguia, Clara Esteban, Joana Ouret-Campagnet, Aitzol Iraola
- Musika: Johan Johannsson
- Jantzien eta eszenografiaren ideia: Paolo Mohovich
- Jantziak egitea: Saioa Matxain
- Argiztapena: Paolo Mohovich, Aitor Malvido
- Teknika zuzendaria: Eragin Stac
- Ikus-entzunezko errealizazioa: Txikota
- Argazkia: Txikota, Blanca Razquin
- Komunikazioa eta sare sozialak: Ainhoa Uribarri
- Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous
- Zuzendaritza nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte