Dokumentuaren akzioak
Paula Comitre: Après vous, madame
*2025eko Dantzaldia - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren barne.
Comitrek Parisko Citè des Arts-en egon zen bitartean izan zuen diziplinarteko azterketa, ikerketa eta elkartruketik sortu zen flamenko-ikuskizun hori; oraingo honetan, kontzertu formatuan aurkeztuko da (bertsio "soila, Guggenheimeko eszenatoki berezira egokitua", haren hitzetan). "Après vous, madame” lanak tradizioa eta abangoardia bateratu ditu, eta beste diziplina artistiko batzuetatik elikatu da, hala nola ahotsetik eta testutik, baita egungo Europako egoerako hainbat sortzailerengandik ere. Zuzeneko musika Orlando Bass frantsesaren piano garaikideak jartzen du; Espainiako errepertorioaren ondareari (Falla, Albéniz, Granados...) erreparatzen dion musika originalaren musikagilea da. Hori guztia, Antonia Mercé La Argentinaren figura ukaezina suspertzeko asmoarekin. Izan ere, Mercék interpretatzen zituen petenerak edo tanguilloak dira abiaburua, sortze-askatasun handiz, sortze-lan garaikidea aurkezteko. "Après vous, madame" gizartearen kulturaadierazpenean tradizioak duen garrantziaz, aurkikuntzaren balioaz eta ikasteko espazioez eta kulturak identitatearekin lotutakoan duen eraginaz ari da.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza, koreografia eta jatorrizko ideia: Paula Comitre
- Aholkularitza dramaturgikoa eta eszenikoa: La Ejecutora-Fran Pérez Román; Julio León Rocha
- Isats mantal puzgarria sortu duen artista bisuala: María Alcaide
- Musika-sorkuntza: Orlando Bass
- Kanpo-ikuskera: David Coria
- Argiztapenaren diseinua: Benito J. Jiménez
- Soinu-espazioaren diseinua: Ángel Olalla
- Jantzien diseinuaren egilea: Pilar Cordero
- Eszenografiaren egileak: Marina Sanz, Paula Abao
- Ehungintzako obrako makineriaren egilea: Pablo Pujol
- Arte eta diseinu grafikoaren zuzendaritza: Julio Ru
Dokumentuaren akzioak


