Agenda
Maiordomoen dantza
2024/12/26 11:00
Berriozar
San Esteban egunez, Berriozarren Maiordomoen dantza egingo dute eguerdiko 12:00etako mezaren ostean.
Usadioko maiordomoen dantza oso ohitura zaharra da, duela urte batzuk berreskuratu zena. Maiordomoak herriko neska-mutilen artean aukeratzen ziren San Pedro egunean eta festak antolatzeaz arduratzen ziren. Festetan mezaren buru ziren eta lehenbiziko dantza dantzatzen zuten. Hau bukatuta, bertaratutakoei edaria eta janaria ematen zitzaien.
Gaur egun, abuztuko festetan, maiordomoak festetako osteguneko mezaren buru izaten dira. Meza bukatuta, lehen dantzaldia egiten dute (fandangoa eta arin-arin) eta gero otamena zerbitzatzen da. Abenduaren 26an, Done Eztebe egunean, maiordomoek ekitaldi berak egiten dituzte, baina orduan bertartatutakoei torradak ematen zaizkie.
Bilbao Balleta da
2024/12/26 18:00
Bilbo, Euskalduna Jauregia
"Bilbao Balleta da" Gala eta Saria Euskalduna Bilbaon egingo da aurten ere, lurraldeko ballet klasikoa aintzatesteko erreferentziazko gune bihurtu delarik. Aurreko edizioetan bezala, ekitaldi honek gure mugetatik kanpo arrakasta izaten ari den bertako talentua etxera ekartzen du berriz ere. Marta Ruedak (English National Ballet, Semperoper Ballett Dresden, Lituaniako Ballet Nazionala, Sodre Ballet Nazionala eta Lyongo l 'Opéra Balleta) Roylan Ramos (Camagüeyko Balleta, Kairoko Operako Balleta, Innsbruckeko Tanz Konpainia, Oklahoma City Ballet eta Lyongo Operako Balleta) lagun duela egingo du dantzan ekitaldi honetan. Andoni Larrabeitik ere bere talentua eskainiko dio auditoriumari (Euskadiko Balleta, Madrilgo Ballet Klasikoa, Compañía Nuevo Ballet Español, La Joven Compañía...), Fuat Tuaç turkiar abeslariarekin, Errikarta Rodríguez bilbotar idazlearekin eta Eduardo Blázquez ikertzaile eta unibertsitateko irakaslearekin batera. Gainera, galan parte hartuko dute ikasketa profesionalak egiten eta etorkizuneko lanpostuetarako estatuko eta nazioarteko konpainietan prestatzen ari diren Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten ikasleek.
Galaren egitarauan 'La Loca de Arriquibar' obraren interpretazioa nabarmentzen da, Mikel del Vallek koreografiatu eta Teresa González Ardanazek zuzenduko duena, Basabi eta Verde Pratoren musikarekin. Bestalde, Bilbao Balleta da Saria emango da, Bizkaiko dantza klasikoko profesionalen lana aintzatesten duena.
Tchaikovsky National Ballet: Intxaur-hauskailua
2024/12/26 19:00
Donostia, Kursaal
Ballet klasikoaren tradizioari eta espirituari jarraituz, Tchaikovsky National Balletaren ekoizpen dotore honek benetako ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia bereganatzen du, belaunaldi guztiei zuzendutako ikuskizun batean.
Errepresentazio bakoitzean, Tchaikovsky National Balletaren motibazio nagusia ballet klasiko garbienaren tradizioak eta esentzia zaintzea da, zentzumenentzako gozamena bilatuz, jantzi liluragarri eta dekorazioen ikusgarriekin; Honek eta euren lerroen perfekzioak eta koreografien urritasunak, espektakulu orekatu bat du emaitza bezala.
Ballet hau, Tchaikovskyren ezagunenetako bat eta Lev Ivanov-en koreografia originalarekin, galdutako haurtzaroarekiko atsekabea eta helduen errealitatearen eta haurren ametsen munduaren arteko talkaren inguruan ari den gabonetako alegia bat da.
Marius Petiparen koreografoaren lana Alejandro Dumasen testu batean oinarrituta dago, E.T.A. Hoffmannen Kriskitinak eta saguen erregea ipuinetik atera zuena.
Inozentzia, barne-edertasuna eta ausardia dira El Cascanueces-en ikuskizunaren ardatzak. Tchaikovsky National Balletak dakarkigun fantasiaz beteriko lan bat da hau, magian sinesten jarraitzen dutenek goza dezaten.