Dokumentuaren akzioak
Bilbao Balleta da
"Bilbao Balleta da" Gala eta Saria Euskalduna Bilbaon egingo da aurten ere, lurraldeko ballet klasikoa aintzatesteko erreferentziazko gune bihurtu delarik. Aurreko edizioetan bezala, ekitaldi honek gure mugetatik kanpo arrakasta izaten ari den bertako talentua etxera ekartzen du berriz ere. Marta Ruedak (English National Ballet, Semperoper Ballett Dresden, Lituaniako Ballet Nazionala, Sodre Ballet Nazionala eta Lyongo l 'Opéra Balleta) Roylan Ramos (Camagüeyko Balleta, Kairoko Operako Balleta, Innsbruckeko Tanz Konpainia, Oklahoma City Ballet eta Lyongo Operako Balleta) lagun duela egingo du dantzan ekitaldi honetan. Andoni Larrabeitik ere bere talentua eskainiko dio auditoriumari (Euskadiko Balleta, Madrilgo Ballet Klasikoa, Compañía Nuevo Ballet Español, La Joven Compañía...), Fuat Tuaç turkiar abeslariarekin, Errikarta Rodríguez bilbotar idazlearekin eta Eduardo Blázquez ikertzaile eta unibertsitateko irakaslearekin batera. Gainera, galan parte hartuko dute ikasketa profesionalak egiten eta etorkizuneko lanpostuetarako estatuko eta nazioarteko konpainietan prestatzen ari diren Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten ikasleek.
Galaren egitarauan 'La Loca de Arriquibar' obraren interpretazioa nabarmentzen da, Mikel del Vallek koreografiatu eta Teresa González Ardanazek zuzenduko duena, Basabi eta Verde Pratoren musikarekin. Bestalde, Bilbao Balleta da Saria emango da, Bizkaiko dantza klasikoko profesionalen lana aintzatesten duena.
Dokumentuaren akzioak