Agenda
VI. Bazkaria eta bailoteo
2019/12/15 10:30
Lizarra, San Martin Plaza
Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerrak, VI. Bazkari eta bailoteo eguna antoaltu dute. Hona hemen egitaraua:
- 11:30 Gustavo de Maeztu Museora bisita
- 13:00 Dantza Poteo Eingo taldearekin
- 14:30 Bazkaria
- 17:30 Dantzak
Provisional Danza - Nomada konpainia: Una vez más
2019/12/15 18:00
Bilbo, La Fundicion
Provisional Danza eta Nómada konpainiak elkartu egin dira eta lan berri bat sortu dute, dantza munduaren bi artista handiren interpretazioak bateratuz. Una vez más izenburua hartu duen bikote-lana, Carmen Werner eta Roberto Torresek interpretatutakoa da.
Elkarketa baten ondorioz etorriko dena beti da enigma bat, baina ekintza eta keinu, konplizitate eta desioen errepikapen eder bat izan ohi dugu emaitza.
- Antzezleak: Carmen Werner eta Roberto Torres
- Zuzendaritza artistikoa: Carmen Werner
- Musika edizioa: Carmen Werner
- Espazio eszenikoa: Carmen Werner
- Koreografiak: Carmen Werner eta Roberto Torres
- Argien diseinua: Alfredo Díez Umpiérrez
- Argazkilaria: Jesús Cabrera Mendoza
- Grabaketa: Yudi Acosta
- Baterako ekoizpena: Provisional Danza, Compañía Nómada eta Teatro Victoria
Georgiako Estatu Balleta
2019/12/15 18:00
Donostia, Kursaal
Lope de Vega poeta eta antzerkigile madrildarraren Fuenteovejuna lanean oinarritutako Laurencia balleta aurkeztuko du Georgiako Estatu Balletak Donostian. Nina Ananiashvilik zuzendutako balletak abenduaren 15ean arratsaldeko 19:00etan eskainiko du emanaldia Kursaalean.
Sobietar Batasun ohiko konpainia onenetarikoa kontsideratua da Georgiako Estatu Balleta. Tibilisiko Opera eta Balleteko Estatu Antzoki Akademikoa 1851n sortu zen, baina Estatu Balletaren lehenengo emanalditzat 1936ko abenduaren 27an Mzechabuki (Mendiaren bihotza) ikuskizuna hartzen dute. Vakhtang Chabukianik koreografiatu zuen, hamarkadatan konpainiako zuzendaria izan denak. 2004tik Moskuko Bolshoi eta American Ballet Theater balletetako lehen dantzaria izandako Nina Ananiashvilik zuzentzen du konpainia.
2014tik Nino Samadashvili da balleteko lehen dantzaria eta Laurenciaren paperean bera aritzen da. Euskaraz eta georgieraz agurtu gaitu bideo honetan:
Fuenteovejuna-Laurencia, sinopsia
Kordobako Fuenteovejuna herria Fernan Gomezek gobernatzen du, Calatrava Ordeneko komendadore nagusiak. Gizon gaiztoa eta eskrupulurik gabea da, botereaz baliatuta bere menpekoak esplotatzen ditu. Alkatearen alaba, Laurencia, Frondosoz maiteminduta dago eta Frondoso Laurenciaz. Komendadorea Laurencia bortxatzen saiatzen da, baina Frondosok salbatu eta errejidorearen baleztarekin mehatxatzen du komendadorea. Laurencia eta Frondosoren ezkontzaren ondoren komendadoreak ezkonberriak atxilotzen ditu. Horrenbeste gehiegikeriarekin nazkatuta, herritarrek elkartu eta justizia beraien esku hartzea erabakitzen dute: komendadorea hiltzen dute Fuenteovejuna eta Errege Katolikoen izenean. Hilketaren egilea ezin topatuta eta komendadorearen botere-abusua ezagututa, errege-erreginek hilketa barkatu eta herria erresumara batzen dute.
- Georgiako Ballet Nazionala, Laurencia.
- Fuenteovejuna-Laurencia Donostian
- Konpainia: Georgiako Estatu Balleta
- Zuzendaria: Nina Ananiashvili
- Koreografia: Nina Ananiashvili, Vakhtang Chabukianiren originalaren gainean
- Musika: Alexander Krein
- Antolatzailea: Global Showtimes Services, SRL
- Lekua: Kursaal
- Ordua: abenduak 15, 19:00etan
- Sarrerak: Kursaaleko webgunean
Moskuko Ballet Nazionala: Intxaur-hauskailua
2019/12/15 19:00
Bilbo, Euskalduna Jauregia
Bere eszenografiaren eta jantzien ikusgarritasunak, historiaren magiak, pertsonaia irudimentsuek eta Tchaikovskyren musika unibertsalak Gabonetako klasiko bihurtu dute El Cascanueces, txikienentzat zein helduentzat.
Umeentzako ipuinaren azpian – Gabonetako gauean bizia hartzen duten panpinak –, eta neskatila protagonista daramaten abentura magikoak (abentura magikoak), gabonetako espiritua da, haurtzaro galduaren eta helduen errealitatearen eta haurren ametsen arteko talka.
30 dantzarik baino gehiagok eszenan, Moscow State Balleten ekoizpen bikain honek ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia dakarkigu, edozein belaunaldik hartzen duen denborazko klasiko bat.