Agenda

Aiko drums: Danbolin Masterklasa

Noiz

2019/11/23 09:00

Non

Uztaritz

AIKODRUMS by Ezpela, Danbolin Masterklasa Ustaritzen 2019-11-23

 

DANBOLIN MASTERKLASA

Centre Altzabea, 531 rue HiribéhèreUstaritz

2019-11-23, larunbata

10:00-12:30 + 14:30-17:30

Sabin Bikandi, AIKO Taldea

Irakurri gehiago

Emaztearen lekua euskal dantzan

Noiz

2019/11/23 09:00

Non

Maule-Lextarre (Mediateka)

 

Oier Araolaza dantzari eta antropologoak, Emaztearen leküa eüskal dantzan aipatüko dü, mediatekan.

  • Data: 2019-11-23
  • Herria: Maule-Lextarre (Mediateka)
  • Tenorea: 10:00
  • Hizkuntza: Euskara | Frantsesa 
  • Prezioa: Dohainik

 

Irakurri gehiago

Elirale: O!

Noiz

2019/11/23 14:00

Non

Gabadi, Herriko sala

Elirale dantza konpainia O! haur ikuskizuna berriaren sortze prozesuan dago. Sorkuntza egonaldia Gabadiko herriko salan iraganen da azaroaren 21etik abenduaren 4era. Egonaldi hau Euskal elkargoaren karrikako arteen fabrika den Hamekarekin koprodukzioan landua da.

O! : Itsaso zabalean harri bat altxatu eta haunditasun horretan izaki  nimiño bat aurkitzen da, Beñat ermitaritxo bat edo izaki mitologiko  bat. Mirespen hori lortzeko Pantxika Telleria koregrafoak bere  lana edukitzaile batetan babestu nahi du. Hurbiltasun horretan 3 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen, dantza dastatzen  ahalko du. Koreografoak berme erritmikoen esker ikusleari  dantza entzunarazi nahi dio ere bai, ahots kantatuaren  laguntzarekin ; Espazio zirkularrean den dantzari bakarlariari  lehentasuna eman nahio dio, kiribil bakarra behin eta berriz ere bilatzeko.

O! ikuskizunaren entsaio publikoa Gabadiko herriko salan  azaroaren 23an, larunbatez, arratsaldeko 3tan deneri irekia izango da.

Irakurri gehiago

Pirineoen magalean

Noiz

2019/11/23 17:00

Non

Azkoitia, Baztartxo Antzokia

PIRINIOEN MAGALEAN
“Pirinioen Magalean” izango da aurtengo San Andres jaien barne, azaroaren 23an eta arratsaldeko 18:00etan, Baztartxo antzokian, Azkoitiko Musika bandak, Iraurgi Abesbatzak eta Sahatsa Dantza Taldeak elkarlanean eskainiko duten ordu beteko ikuskizuna.
Ikuskizuna, Pirinioen bi aldeetako magaletan eta hainbat ibarretan barna garatuko da. Erronkari eta Zaraitzu aldeko ibar hotzetan hasiaz, Ttuttun aidea duten Jotak ikusi eta entzungo ditugu, Julian Gayarreri abestu eta Otsagabian dantza egingo dugu.
Mendebaldera bidean eta Etxalarko Karmenen elezaharra berpiztuz, Bizeten adierazgarrienetarikoa den lana gogoraraziko dugu, eta Bidasoako Bortziriak igaroaz, Bera, Lesaka eta Arantzari dantza egingo diegu.
Bidasoaren Kantauri isuri aldean, Luis Mariano omenduko dugu Irunera jaitsitakoan.
Ziburun, Bidasoa zeharkatzerakoan, Ravel gogoraraziko dugu bere hain ospetsua den Boleroaren bidez, eta Lapurdiko kontradantzak dantzatuko ditugu.
Pirinioen ipar isurian jarraituz, Zuberoara iristean, bertako Matalaz 
menderakaitzaren istorioa antzeztuko dugu.
Ziurrenik, herritarrari, jakin-mina piztuko dioen zati anitzez osatutako ikuskizun interesgarria bera.

Irakurri gehiago

Marco Flores: Extrema

Noiz

2019/11/23 18:00

Non

Bilbo, Guggenheim Museoa

Konposizio koreografiko, musikal eta espazialaren bitartez, zelan gauzatu aniztasunean zeharreko bidaia? Zelan lortzen du norberak bere baitakoari uztea? Zelan lortzen dugu geure burua bikoiztea edo hirukoiztea, eta gure alter egoa geure biderkatze horietan aurkitzea?

Itaun horietatik abiatuta, Marco Floresek proposatzen duen piezak mutur edo kontzeptu kontrarioak bilatzen ditu. Esandako puntuak elkarrengandik urrundu edo elkarrengana hurbiltzen dira, bere buruaren gaineko irakurketa edo forma berriak erakutsiz: heterodoxoa-ortodoxoa, fisikoa-emozionala, airetikoa-lurrekoa, unisexuala-androginoa…

  • Zuzendaritza, ekoizpena, jatorrizko ideia eta interpretazioa: Marco Flores
  • Zuzendari artistikoko kidea eta koreografia-aholkularia: Olga Pericet
  • Koreografia: Marco Flores
  • Musika: Gene Koshinski, Paco de Lucia, Ricardo Manchego, Enrique Granados y J. S. Bach.
  • Jatorrizko musika: Jesús Torres y Kike Terrón
  • Soinu-eremuaren konposizioa eta sorkuntza: Pablo Martin Jones
  • Argi-diseinua: Ada Bonadei
  • Argi-teknikaria: Suh-Güein Romero
  • Soinu-diseinua: Beatriz Anievas
  • Jantzi-diseinua: Olga Pericet
  • Jostundegia: Maribel Rodríguez, Realización de vestuario S. L.
  • Fotografia: Esteban Abion
  • Diseinu grafikoa: Sebastián Aláez
  • Filmaketa: Boasorte
  • Bideo-edizioa: Marta Romero
  • Ekoizpen exekutiboa: Miquel Santin
  • Esker onak: Conservatorio Profesional de Danza (Madrid), Teatro Villamata (Jerez de la Frontera)

Irakurri gehiago

Aukeran: Maurizia naz

Noiz

2019/11/23 18:00

Non

Urnieta

Maurizia naz, Aukeran konpainiaren Maurizia lanaren kaleko bertsioa da. 

Aukeran dantza konpainiak Maurizia eskainiko du. Arratiako pandero jotzaile mitikoari eskainitako koreografia da eta ikuskizun honek emakumeak omendu nahi ditu.

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena-zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
  • Testua: Karmele Jaio
  • Diseño de iluminación: Carlos Solano
  • Argiztapen-diseinua: Eli Alberdi
  • Koreografiak: Edu Muruamendiaraz Aukeran Dk
  • Garaikideko koroegrafiak: Ane Anza
  • Dantzariak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdos, IoneIriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun.

Irakurri gehiago

Berriketan konpainia: Berriketan

Noiz

2019/11/23 19:15

Non

Zornotza, Zornotza aretoa

Euskal sustraiak eta flamenkoa uztartzen dituen proiektua da berriketan. Perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikus eta entzun daitezke.

Alegria, buleria, tangoak, fandangoa eta beste hainbat erritmo ezberdin harturik, goxotasun eta energia handiko ikuskizun berezia eskeintzen du berriketan taldeak.

Berriketan flamenkoa eta txalaparta fusionatzen dituen proiektua da, 2008tik aurrera sorturikoa, taldeko kideek flamenkoa eta txalaparta fusionatzeko zuten interesa zela medio. Proiektua, batez ere, perkusioarekin eta dantzarekin hasi zen; baina aurrerago, musika-tresna melodikoak (esaterako, gitarra) eta kantuak sartzeko beharra ikusi zuten.

  • Egilea: Berriketan Konpainia
  • Koreografoak: Berriketan Konpainia
  • Zuzendaritza eszenikoa: Berriketan Konpainia
  • Ekoizpena: Berriketan Konpainia
  • Musika: Berriketan Konpainia
  • Musika zuzendaritza: Berriketan Konpainia
  • Soinu teknikaria: Jordi
  • Interpreteak:
  • Txalaparta: Mikel Aveiro y Adrián Larrañaga
  • Gitarra: Aitor Escobar.
  • Ahotsa: Angel López de Toro
  • Perkusioa: Jose Gil, “Giliyo”
  • Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras, “La Pulga”
  • Iraupena: 75 minutu

Irakurri gehiago