Agenda

Museoa dantzan

Noiz

2019/11/22 17:55

Non

Iruñea, Nafarroako Unibertsitateko Museoa

Azaroaren 7tik 28ra bitartean Nafarroako Unibertsitatearen museoan, hainbat dantza ikuskizun izango dira. Hona hemen egitaraua:

  • Azaroak 22, 12:00 Daniel Abreu-rekin elkartzea
  • Azaroak 22, 19:30 Lava konpainia: Bending the walls + Beyond
  • Azaroak 23, 19:30 Paula Quintana: Las alegrias
  • Azaroak 27, 19:30 Taiat Dansa: No half measures
  • Azaroak 28, 19:30 Maria Siebald: Trasunto #2

 

Informazio gehiago: Museo en danza

Irakurri gehiago

La Tierce dantza konpainia

Noiz

2019/11/22 18:00

Non

Senpere, Larreko kulturgunea

Bordaleko La Tierce dantza konpainiak sorkuntza egonaldi bat eginen du Senpereko Larreko kulturgunean azaroaren 18tik 22rat.

Egonaldia Elirale dantza konpainia eta Malandain Ballet Biarritze Zentro koregrafiko nazionalak elkarrekin duten partaidetzaren kari antolatua da.

Egonaldiaren bukaeran La Tierce dantza konpainiaren sorkuntza egonaldiaren emaitza publikoki aurkeztua izanen da.

30 minutuko emanaldi hau urririk izango da baina zure izena eman mesedez 00 33 5 59 24 67 19 telefonora deituz.

Irakurri gehiago

Sol Picó: Dancing with frogs

Noiz

2019/11/22 19:30

Non

Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Maskulinitate berriei buruzko gogoeta dantzatua. Dancing With Frogs lanean gogoeta egiten da, maskulinitatearen mundua zalantzan jarri eta aztertu egiten da, beste erdi hori alegia, femeninoaren osagarri biologikoa. Zer da maskulinoa femeninoa gabe? Ba al da mugarik haien artean? Nola bizi da, nola sentitzen da, nola jarduten du, sufritzen du eta erlazionatzen da munduarekin XXI. mendeko gizona? Betiko moduan da, ala zerbait aldatu da? Nolakoa izan behar du gizonak? Zer egin behar da gizona izateko?

  • Zuzendaritza artistikoa: Sol Picó
  • Koreografia laguntzailea: Carlos Fernández
  • Dramagintza asistentzia: Marta Galán
  • Antzezleak: Antoni Comas, Elías Torrecillas, Guillermos Wickert, Junyi Sun, Pere Jou, Rober Gómerz, Valentí Rocamora

Irakurri gehiago

Amaia Elizaran: Mar

Noiz

2019/11/22 19:30

Non

Tolosa, Leidor aretoa

Amaia Elizaranek Mar bere azken lana aurkeztuko du larunbat honetan, urriaren 19an Donostian. Egia auzoko Gazteszenan izango da estreinaldia iluntzeko 20:00etan. Berrogeita bost minutuko lana zuzendu du Elizaranek eta berarekin batera Leire Otamendi dantzaria eta Xabier Zeberio musikaria izango dira oholtzan.

Itsasoa izan da lan berriaren inspirazio iturria eta dantza pieza honen bidez ozeanoaren mugimendua eraman nahi du eszenatokira: "Dena aldatzen da beti berdin dirudien itsaso hari begira zauden bitartean. Nekez nabari daitekeen aldaketa da, bilakaera isila, lasaia, irmoa, geldiezina. Pertsona bakoitzaren nortasunak indarra hartzen du pieza garatzen doan heinean. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu".

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran.
  • Dantzariak: Amaia Elizaran eta Leire Otamendi.
  • Musikaria: Xabier Zeberio. 
  • Bideoa: Etanowski. 

Irakurri gehiago