Dokumentuaren akzioak
Amaia Elizaran: Mar
Amaia Elizaranek Mar bere azken lana aurkeztuko du larunbat honetan, urriaren 19an Donostian. Egia auzoko Gazteszenan izango da estreinaldia iluntzeko 20:00etan. Berrogeita bost minutuko lana zuzendu du Elizaranek eta berarekin batera Leire Otamendi dantzaria eta Xabier Zeberio musikaria izango dira oholtzan.
Itsasoa izan da lan berriaren inspirazio iturria eta dantza pieza honen bidez ozeanoaren mugimendua eraman nahi du eszenatokira: "Dena aldatzen da beti berdin dirudien itsaso hari begira zauden bitartean. Nekez nabari daitekeen aldaketa da, bilakaera isila, lasaia, irmoa, geldiezina. Pertsona bakoitzaren nortasunak indarra hartzen du pieza garatzen doan heinean. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu".
- Zuzendaria: Amaia Elizaran.
- Dantzariak: Amaia Elizaran eta Leire Otamendi.
- Musikaria: Xabier Zeberio.
- Bideoa: Etanowski.
Dokumentuaren akzioak