Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Tutera: Alde Zaharreko paloteadoa

Tutera: Alde Zaharreko paloteadoa

Noiz: 2024/06/29 20:00
Non: Tutera, Elvira España eskolako patioa

Tuterako Alde Zaharreko paloteadoa emango da Elvira España eskolako patioan eta segurtasun neurri guztiak hartuta. Lau urte dira, lehen aldiz Tuterako Alde Zaharreko paloteadoa kaleratu zutela. Aurreko urtean ezin izan zuten bere horretan plazaratu, baina aurtengoan, osasun egoerak eskatzen dituen neurriak hartuta paloteado osoa aterako dute.

Gehiago irakurri

San Martzial erromeria

San Martzial erromeria

Noiz: 2024/06/30 10:00
Non: Bergara, San Martzial

San Martzial egunean (ekainaren 30a) eta astez egokizten bada ondorengo lehen igandean erromeria izaten da urtero Bergarako izen berbereko ermita inguruan. Erromeria egun horretan, eguerdi aldean, aurreskua edo soka-dantza dantzatzeko ohitura dago.

Gehiago irakurri

Navarra baila - Iruña dantza

Navarra baila - Iruña dantza

Noiz: 2024/06/30 19:30
Non: Baluarte

Nafarroan aberastasun kultural handia dago, bere folklorearen eta bere musika kulturaren aniztasunean islatzen dena. Dantzak nortasun kultural bat interpretatzen eta definitzen du, eta nafarrek haren bidez irudikatzen dute beren burua.

Gure ondare koreografikoan erregistratuta dauden ia 800 dantzek hainbat tipologia eta esanahi dituzte: makila-dantzak, ezpata-dantzak, inauterietakoak, corpusekoak, jolasekoak... eta horiek funtsezko lekua dute herri-bizitzaren bilakaeran. 70eko hamarkadatik aurrera, folklore-taldeen jarduerak Nafarroako dantzaren errealitatera hurbildu du XXI. mendean. Bere barietatea zabala da, soinu barietate handiarekin.

Baluarten egiten den Navarra Baila - Iruña Dantza ikuskizunean, Sinfonía NavarraOrtzadar Euskal Folklore Elkarteko dantzarien kolorearekin, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta beste hainbat sorpresarekin batera, orkestra-soinua eta dantza tradizionalak uztartzen ditu. Nafarroako Erriberan, Zaraitzuko, Baztango eta Sakanako haranetan, Bortz-hirietan, Nafarroa Beherean edo Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan zehar jendea gidatzen duen proposamena da hau. Eta jotagatik, Foru Erkidegoan hain zabaldua baitago. Lan zehatza eta originala, ikuspuntu eta sonoritate berria gure lurraldean hain garrantzitsua den kultur ondare materiagabe honentzat. Musika, dantza eta zuzeneko testuingurua, sanferminak ezagutu eta egun gutxi barru gozatzeko. Gure lurraldeko musika eta dantzak, festa unibertsal baterako.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

Soka-dantza

Noiz: 2024/07/01 13:00
Non: Elgeta

Elgetan, Feria Nagusiko jaietan soka-dantza atera eta dantzatuko du udalbatzak herritarren aurrean. 

Gehiago irakurri

Antioko ezpata-dantza eta soka-dantza

Antioko ezpata-dantza eta soka-dantza

Noiz: 2024/07/02 09:00
Non: Zumarraga

Ezpata-dantza eta soka-dantza Zumarragan, Antioko Amaren baselizan, Santa Isabel egunean. 

9:30 Euskadi enparantzan elkartu eta herriko agintariak nahiz herritarrak eta ezpata-dantzariak Andre Maria Jasokundekoaren parrokia-elizatik pasaz, herriko parrokiako kabildoarekin batera, Antioko Amaren elizara igoko dira.
11:00 Antioko Amaren eliza. Meza Nagusiaren hasieran herriko dantzariek ezpata-dantza eskainiko diote Ama Birjinari. Ondoren, berriz, elizaren inguruan prozesioa txistulari eta ezpata-dantzariekin batera.
12:30 Ohorezko aurreskua eliza aurreko zelaian.
13:00 Besteak beste, Tolosako dultzaineroak eta trikitilariak.

 

Gehiago irakurri

Usurbil: soka-dantza

Usurbil: soka-dantza

Noiz: 2024/07/02 12:00
Non: Usurbil, Udaletxe aurrea

Soka-dantza Usurbilgo Santa Isabel jaien baitan.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz: 2024/07/02 12:30
Non: Berriz

Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean egiten dira dantzari-dantza eta erregelak Berriz-en bi aldiz. San Pedro egunez bezala, lehenengo goizeko meza ostean dantzatzen dute eguerdian. Ondoren arratsaldean, 20:00etan berriro ere dantzari-dantzako dantza guztiak eta erregelak amaieran eskaintzen dituzte herriko plazan.

Gehiago irakurri

Barteko aurreskua

Barteko aurreskua

Noiz: 2024/07/04 17:00
Non: Hermua

Uztailaren 4an, Arabako Larrea herriko bizilagunak alboko herrira, Hermuara joaten dira Barteren erromeria ospatzera. San Martin-eko baselizaren ondoan, soka-dantza dantzatzen dute aspaldiko ohiturari jarraituz. 

Gehiago irakurri

Pastorala: Ligetx koblakaria(k)

Pastorala: Ligetx koblakaria(k)

Noiz: 2024/07/28 15:30
Non: Gamere-Zihiga

'Ligetx koblakaria(k)' pastorala prestatzen ari dira Gamere-Zihigako herritarrak. Luis Ligetx (Larraine 1901 - Zihiga 1940) koblakari larraintarraren biziari buruzkoa da antzezpena. Larrainen jaio, baina Zihigara ezkondu zen. Laborari  lanbidez, koblakaria eta idazlea ere izan zen. Etxahun Iruriren irakasle izan zen. Etxebestek ikusi zuen emakume kargu gutxi zirela eta Luisen arrebari ere protagonismoa ematea proposatu du. Beraz, hura ere koblakari gisa arituko da oholtzan. Horretarako, artxibo eta paperetan arrebari buruzko informazio askorik ez denez, fikzio pixka bat gehitu dute.

Zuberoako pastoral honetarako Gamere-Zihigako laurogei bat herritar ari dira lanean. Beñat Larrorik idatzi du testua eta Xantiana Etxebest dabil zuzendari edo errejenta lanetan. Uztailaren 28an eta abuztuaren 3an antzeztuko dute Gamere-Zihigan.

Gehiago irakurri

Pastorala: Ligetx koblakaria(k)

Pastorala: Ligetx koblakaria(k)

Noiz: 2024/08/03 15:30
Non: Gamere-Zihiga

'Ligetx koblakaria(k)' pastorala prestatzen ari dira Gamere-Zihigako herritarrak. Luis Ligetx (Larraine 1901 - Zihiga 1940) koblakari larraintarraren biziari buruzkoa da antzezpena. Larrainen jaio, baina Zihigara ezkondu zen. Laborari  lanbidez, koblakaria eta idazlea ere izan zen. Etxahun Iruriren irakasle izan zen. Etxebestek ikusi zuen emakume kargu gutxi zirela eta Luisen arrebari ere protagonismoa ematea proposatu du. Beraz, hura ere koblakari gisa arituko da oholtzan. Horretarako, artxibo eta paperetan arrebari buruzko informazio askorik ez denez, fikzio pixka bat gehitu dute.

Zuberoako pastoral honetarako Gamere-Zihigako laurogei bat herritar ari dira lanean. Beñat Larrorik idatzi du testua eta Xantiana Etxebest dabil zuzendari edo errejenta lanetan. Uztailaren 28an eta abuztuaren 3an antzeztuko dute Gamere-Zihigan.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Otsaila 2020 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829
Martxoa 2020 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
Apirila 2020 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930