Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Soka-dantza

Soka-dantza

Noiz: 2024/06/23 21:30
Non: Abaltzisketa

21:30ean sua pizten da eta ondoren San Joan zortzikoa eta soka-dantza egingo dute herriko gazteek.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

Soka-dantza

Noiz: 2024/06/23 22:00
Non: Lezo

22:00etan, helduentzako ekitaldian dantzariek “helduen soka-dantza” egin ostean, sua piztuko da. Bukatzeko eta behin sua piztuta, San Joaneko Zortzikoa fandangoa eta arin-arina dantzatuko dira.

Gehiago irakurri

San Joan esku-dantza

San Joan esku-dantza

Noiz: 2024/06/23 22:00
Non: Beasain

Ekainaren 23an, San Juan bezperan, San Joan esku-dantza egingo dute Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeko gaztetxoek.

  • 19:30 Makalaren altxatzea eta ondoren esku-dantza Igartzan
  • 21:30 Kalejira Igartzatik Barrendain plazara
  • 22:00 Esku-dantza Barrendain plazan
  • 22:30 San Joan sua


Gehiago irakurri

Soka-dantza

Soka-dantza

Noiz: 2024/06/23 22:00
Non: Errenteria, Herriko Enparantza

San Joan kantaita eta jarraian Ereintza Dantza Taldeko kideek, Errenteriako Udala osatzen duten udalbatzako ordezkari batzuekin batera, San Juan bezperako soka-dantza egingo dute Herriko Enparantzan 22:00etan.

Gehiago irakurri

Isats-dantza

Isats-dantza

Noiz: 2024/06/23 22:00
Non: Itsaso

Gaueko 22:00etan kanpaiak joko dituzte, sua pizteko deia zabalduko da hauekin, eta ondoren, ordu erdi beranduago sua piztuko da plazan, Sorgin Dantzarekin San Joan bezperako festa alaituz.

Gehiago irakurri

Aurreskua

Aurreskua

Noiz: 2024/06/23 22:30
Non: Pasai Antxo, Zumardia

San Joan suaren inguruan aurreskua egingo du Pasai Antxoko Alkartasuna euskal dantza taldeak.

Gehiago irakurri

Bordon-dantza eta soka-dantza

Bordon-dantza eta soka-dantza

Noiz: 2024/06/24 10:00
Non: Tolosa

Tolosan, San Juan egunean bordon-dantza eta soka-dantza eskainiko dute herriko bordon-dantzariek.

  • 10:00: Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Bordon-dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskope-
    tariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko

  • 16:40: Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, txistulari, bordon-dantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordon-datzariak, txistulariak, Udal Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.

Gehiago irakurri

Guardiako dantzak

Guardiako dantzak

Noiz: 2024/06/24 11:30
Non: Guardia

Hona hemen Guardiako dantza taldeak San Joan jaietan dituen dantza hitzorduak:

Ekainak 23, San Joan bezpera

13:00etan txupinazoak eta San Joan eta Errege-erreginen Andra Mari elizetako kanpai-hotsek jaien hasiera iragarriko dute. Udaletxeko balkoian Hiribilduaren banderaren aurkezpen ekitaldia burutuko du Errejidore Sindikoak “Zeledon” kantaren notak lagun. Ekitaldia amaiturik, Herriko Musika Banda, gaita-jotzaileak eta dantzariak kaleetan barna abiatuko dira giroa alaituz.

18:00etan Herriko dantzariek eta katximorroak Alkatea eta Errejidore Sindikoa udaletxeraino lagunduko dituzte.

18:15ean Dantzariek lora sortak banatu ondoren udalbatza, agintariak eta gonbidatuak herri-prozesioan abiatuko dira udaletxetik San Joan elizarantz. Jarraian, antzinako usadiori helduz, bandera kulunkatu eta Pilarreko Andre Mariari eta Herriko Zaindariari eskainiko zaie.

18:00 Usadioari jarraituz, herriko dantzariek, katximorro eta musika taldearekin batera, alkate jauna eta erregidore-sindikoa etxetik udaletxera lagunduko dituzte.

Ekainak 24, San Joan eguna

11:30ean Katximorroa eta dantzariek ,dultzainero eta herriko Musika Bandak , Alkateak eta Errejidore Sindikoa euren etxeetan jaso eta udaletxera lagunduko dituzte.

12:00etan lora sortak banatuko zaizkie agintari eta gonbidatuei Plaza Nagusian. Ondoren, plazatik San Joan elizara abiatuko dira. Banderaren kulunkatze eta eskaintza burutu ostean, San Joan bataiatzailearen omenezko prozesioa abiatuko da kaleetan barna ohiko ibilbidea eginez. Ondoren meza nagusia ospatuko da Guardiako abesbatzak lagundurik.

18:30ean Aurreko egunean bezala dantzariak eta katximorroa lagun, Alkatea eta Sindikoa udaletxera abiatuko dira. Joan Bataiatzailearen Elizan ohiko ekitaldiak burutuko dira.

Gehiago irakurri

Axeri-dantza eta soka-dantza

Axeri-dantza eta soka-dantza

Noiz: 2024/06/24 12:00
Non: Andoain, Goikoplaza

Ekainaren 24an, San Joan egunean dantzatzen da axeri-dantza Andoain-en. Dantza eta jokoa uztartzen ditu axeri-dantzak. Hainbat zati ditu axeri-dantzak: paseoa, aitarena, axeri-dantza, orratzarena, illentiarena, perra jartzea eta dorrea besteak beste. Ondoren, soka-dantza egiten dute axeri-dantzariek.

Gehiago irakurri

Zortzikoa

Zortzikoa

Noiz: 2024/06/24 13:30
Non: Uharte-Arakil

San Joan egunez dantzatzen da Uharte Arakilen zortzikoa. XX. mende hasieran utzi zitzaion, eta 1989an berreskuratu zuen herritar talde batek, Joxemari Betelu buru zutela. 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Azaroa 2019 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930