Dokumentuaren akzioak
Agenda
Haatik + Arineketan: Zaharrak berri
Noiz: 2024/06/05 20:00Non: Bilbo, Bizkaia Aretoa
Iñar Sastrek (pianoa) eta Jagoba Astiazaranek (txistua) gidaturiko Arineketan taldea dozenaka plazetan aritu da euskal musika tradizionalaren zaharberritze lanetan. “Zaharrak berri”, euskal dantzen erritmo eta doinuak ardatz dituen ikuskizun multudisziplinar honetan Haatik dantza taldearekin batera, euskal dantzarekin egin bezala, egile ezezaguna duten kanta tradizionalen gaurkotze bat egin nahi izan dute. *Sarrera doan edukiera bete arte.
Alabena: Izakiak
Noiz: 2024/06/07 00:00Non: Maule-Lextarre
zaki desberdinak toki baten bila dabiltzate... oztopoak zeharkatuz, gorputz eta nortasun eraikuntza luze eta neke batengana doazte. Zikloa, bizitza, heriotza, sortzea, identitatea, natura eta artea, iniziazio-bidai horren zentroan dira. Arantxa Lannes-en lanak, egunerokoan gorputza bera eta okupatzen duen lekua galdezkatzen ditu, espazio edo egoera desberdinetan. Leku edo nortasun bila eraikitzen ari den gorputz bat, gorpuzten den espazio bat… Diziplina-anitzduna, arteen artean zubiak eraikitzen saiatzen da.
Elirale-Pantxika Telleria: O!
Noiz: 2024/06/07 10:00Non: Pasaia - Pasaiako Dantza Festibala
4 saio izango dira : 10:00, 11:30, 18:00 eta 20:00etan O! dantza garaikide solo da, 3 urtetik 93 urte bitarteko publikoarentzat eta esperientzia honek 40 minutuz irauten du. Dantzaria eta kantaria da Oihan Indart, Pantxika Telleriaren koreografiaren interpretea. Ikusgarri hau iragaiten da harrigarria den kupula puzgarri baten barnean, publikoa gomitatzen duena erosoki kokatzera kusku sekretu batean, denboratik kanpo. Kupularen alde guzietan azaltzen den itzal joko batekin, borobila den eszena baten inguruan garratzen da emanaldi hau. Ametsezko bidai honetan, gorputza, bera, materia proteiformea bihurtzen da, tartezka humano, tartezka itsaspekoa edo animala. Harreman zuzenean da publikoa dantzariarekin, ia hunkitzen du, ikuslearen barruko esperientzia paregabe batentzat. DISTRIBUTION / BANAKETA Chorégraphe/ Koreografoa : Pantxika Telleria Danseur-Chanteur/ Dantzaria-Abeslaria : Jon Vernier Conception musicale/ Musika : Thierry Biscary Conception lumières/ Argiztapena : Javi Ulla Costumes/ Jantziak : Maritzuli Konpainia Conception technique / Diseinu teknikoa : Franck Girodo Direction technique/ Teknikari zuzendaria : Aitz Amilibia Régisseur/ Eszena kudeatzailea : Gotzon Hegoas Administrateur de production/ Ekoizpen Administratzailea : Guilhem Boudières Chargé de production/ Ekoizpen Arduraduna : Christian Aldaco
45. Arabako Dantzarien Eguna
Noiz: 2024/06/08 12:00Non: Eltziego
Dantza taldeak: Gasteiztik Adurtza D.T, Arantzabela Ikastola D.T, Eguzkilore D.T, Jare D.T eta Orbela Alai D.T Dulantzitik Haize D.T. Zigoitiatik Oketa Alai D.T. eta gonbidatu berezi gisa Eltziego herritik Laukale D.T. Goizean, 12:00etan, aipatutako talde guztiek, Adurtza D.T, Eltziego eta Jare D.Tko musikariekin batera, herriko kalerik esanguratsuenak zeharkatuko dituzte kalejira koloretsu batean. Kalejira kiroldegitik abiatuko da eta Eltziegoko eskola publikoan amaituko da. Kalejira amaitu ondoren, topaketaren ekitaldi nagusiari hasiera emango zaio, Arabako Lurralde Historiko osoko hainbat dantza tradizionalen erakusketarekin. Behin ekitaldi nagusia amaituta, herri bazkaria egingo da Arabako Dantzarien Egunean parte hartzen duten guztientzako, indarrak berreskuratzeko eta ospakizun-egun honekin jarraitzeko: 18:00etan berbena batekin jarraituko da herriko plazan eta, ondoren, dastaketa eta amaiera gisa, DJ bat.
Besta Berri (zortziurrena) Iparraldean
Noiz: 2024/06/09 10:00
Lekorne: Donamartiri: Iholdi: Heleta: Ostanko:
Jardunaldiak: Emazte Dantzari
Noiz: 2024/06/09 19:00Non: Baiona
“Euskal herrian, geroz eta herri gehiago dira haien dantzak genero berdintasunaren ikuspegitik birpentsatu eta berrikusi dituztenak. Parekidetasunaren bidean urratsa eman duten dantza taldeak/eragileak distiratsuak eta eredugarriak dira guretzat. .” Euskal dantza eta parekidetasunaren inguruan gehiago entzuteko aukera izango da hurrengo ekainaren 8an, Baionako Patxa plazan ospatuko den Emazte Dantzari jardunaldian. IDB bertan izango da, generoaren inguruan eraman dugun gogoeta lana eta taldeen egoeraren inguruan hitzegiteko. Gainera, “Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna” dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioaz disfrutatzeko aukera ere izango da Unai Esturoren eskutik.
Pastorala: Inesa Gaxen
Noiz: 2024/06/15 00:00Non: Bardoze
Inesa Gaxeni (Bastida, 1566 - Lapurdi, XVII. mendea) buruzko pastorala plazaratuko da Xarnegun. Sorgin izateaz akusatu zuten Gaxen eta sorginkeriagatik bitan giltzapetua izan zen. Bordeleko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; libre utzi zuten. 1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Hondarribiko epaiek Logroñoko Inkisizioaren eskuetan utzi zuten auzia, espero ez bazen ere, kargurik gabe utzi zuten. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa Gaxen eta beste emakumeak. Xarnegu eta inguruetako bederatzi herri ekainean batu ziren pastorala egiteko asmotan. Pantxika Urruti pastoral zuzendariaren eskutik iritsi zen proposamena eta ideia gauzatzeko Xarnegu Pastorala elkartea sortu zuten, zonaldeko 15 bat kide biltzen dituena. Bastida (NB), Ahurti (L), Erango (NB), Bardoze (L), Burgue-Erreiti (NB), Bidaxune (NB), Akamarre (NB), Gixune (L) eta Samatzeko (NB) herritarrak dabiltza lanean. Xarnegu zonaldea Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskualde geografiko bat da, eta bereizgarri du historikoki elebiduna izan dela, mendeetan zehar euskarak eta gaskoi okzitanierak elkarrekin biziraun dute. Beraz, pastoralean euskara eta gaskoiera nahastuko dira, euskaraz idatzi du pastorala Itxaro Bordak, eta bertan badira Sergi Javaloyesek gaskoieraz idatzi dituen zatiak. Ekainaren 15ean eta 16an Bastidan eta irailaren 21 eta 22an Bardozen emango dute.
Pastorala: Inesa Gaxen
Noiz: 2024/06/16 00:00Non: Bardoze

Navarra baila - Iruña dantza
Noiz: 2024/06/30 19:30Non: Baluarte
Nafarroan aberastasun kultural handia dago, bere folklorearen eta bere musika kulturaren aniztasunean islatzen dena. Dantzak nortasun kultural bat interpretatzen eta definitzen du, eta nafarrek haren bidez irudikatzen dute beren burua. Gure ondare koreografikoan erregistratuta dauden ia 800 dantzek hainbat tipologia eta esanahi dituzte: makila-dantzak, ezpata-dantzak, inauterietakoak, corpusekoak, jolasekoak... eta horiek funtsezko lekua dute herri-bizitzaren bilakaeran. 70eko hamarkadatik aurrera, folklore-taldeen jarduerak Nafarroako dantzaren errealitatera hurbildu du XXI. mendean. Bere barietatea zabala da, soinu barietate handiarekin. Baluarten egiten den Navarra Baila - Iruña Dantza ikuskizunean, Sinfonía Navarra, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko dantzarien kolorearekin, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta beste hainbat sorpresarekin batera, orkestra-soinua eta dantza tradizionalak uztartzen ditu. Nafarroako Erriberan, Zaraitzuko, Baztango eta Sakanako haranetan, Bortz-hirietan, Nafarroa Beherean edo Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan zehar jendea gidatzen duen proposamena da hau. Eta jotagatik, Foru Erkidegoan hain zabaldua baitago. Lan zehatza eta originala, ikuspuntu eta sonoritate berria gure lurraldean hain garrantzitsua den kultur ondare materiagabe honentzat. Musika, dantza eta zuzeneko testuingurua, sanferminak ezagutu eta egun gutxi barru gozatzeko. Gure lurraldeko musika eta dantzak, festa unibertsal baterako.
LABO GO46 ZirKuSS: Hazia, Sustrai Kapsula
Noiz: 2024/07/13 19:00Non: Donostia, Tabakalera
Zirkoa / dantza / arte plastikoak Bost topaketa, gizartearen bost erakusgarri eta aurkitu ditzazkegun arazoak: sormen-blokeoa, jolasten ikastea, rdenaren eta desordenaren arteko dualtasuna, arau sozialak eta horiek hausteko askatasuna. Hau guztia, Miren eskultore eta performerraren begiradaren eta, batez ere, eskuen bidez adierazita. Fitxa artistikoa:
60 minutu
LABO GO Sortze-prozesuen erakusleihoa
Sinopsia
Biografia:
ZirKuSS Donostiako zirku, dantza eta antzerki proiektua da. Lander Brionesek Donostiako Udalaren MartxUp proiektura bidalitako proposamenetik jaio zen 2022an. ZirKuSS-ek herritarren parte-hartzea sustatzen du eta sorkuntza-prozesua ikusarazten du, zirku garaikideak lurraldean duen presentzia areagotzeko eta artistei eta azpisektore kulturalei irteera profesionala emateko.
Dokumentuaren akzioak