Dokumentuaren akzioak
Zinetika
Zinetika jaialdiaren II. edizioak dantzari buruzko bideo-sorkuntzak emango ditu azaroaren 22tik 25era. Jaialdiaren helburua mugimenduaren bitartez adierazten den zinemaren erakusleiho izatea da, eta ikus-entzunezko medioen bitartez, dantzaren aniztasuna eta koreografia-sormen bereziak helaraziko dizkie ikusleei.
Azaroaren 22an eta 23an Iruñeko Kondestable jauregian egingo da jaialdia, eta azaroaren 24an eta 25ean Donostiako Tabakaleran.
Egitaraua:
Azaroak 24, ostirala. Donostia, Tabakalerako zinema:
10:00 – 14:00h. Tabakalerako plato aretoa. Kamera eta gorputz lantegia. Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera.
16:00 – 19:00h. Tabakalerako plato aretoa. Master class. Oskar Alegria: Film bat, hiru plano.
Azaroak 25, larunbata. Donostia, Tabakalerako zinema:
10:00 – 14:00h. Tabakalerako plato aretoa. Kamera eta gorputz lantegia. Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera
19:00h. Tabakalerako zinema.
- Open Screen saila. Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatutako hainbat film erakusten dituen saila da. Edukiagatik jaialdian lehiaketaz kanpo egotea merezi duten filmak dira.
- Reseteo
- Abismo
- Sail Ofiziala. Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatu eta lehiaketan parte hartzen duten hainbat film erakusten dituen saila da. Jaialdiak, aurten, 29 herrialdetako 130 hautagaitzatik gora jaso ditu.
- Migration
- Passage
- Vacuum
- Carte blanche
- Ceci n’est pas Magritte
- Zinetika Programa. Jaialdiak hautatutako goi-mailako eduki eta kalitateko filmak erakusten dituen saila da.
- Atraksion
- Jump
- Lounge
- Coup de grâce
- Ten Meter Tower
Informazioa: Zinetika
Dokumentuaren akzioak