Dokumentuaren akzioak
Zinema dantza gaualdia
Biarritzeko Maitaldia jaialdiaren programazio barruan, bi filma labur eta dokumental bat eskainiko dira.
- Artificial Landscapes (15') - Errealizazioa: Jérémy Tran
Filma dantzatu bat, Artificial landscapes sensuen paisai bat da : nola existitzen gira eta zer dira gure experientzen harremanak gure ingurumenaren arkitekturarekin ? Nor gira paisai horietan ? Gorputzak hitza hartzen du dantzaren bidez paisai koreografiko batean. Giza pasiai bat ere, filma horren egiteko ehunka jende boluntario suhar behar izan baitira.
- Dantzaz (10') - Errealizazioa: Telmo Esnal
Hitzik gabeko filma bat euskal dantza kondatzeko, bere sustraiak eta bere lekua gaurko munduan. Telmo Esnalek, Argia/Urbeltzeko dantzariekin lan egiten duena, etorriko da bere filma ambiziotsu eta ohigabekoaren lehen partea aurkeztera.
- Dancing in Jaffa (1h20) - Errealizazioa:Hilla Medalia
Mundu osoan bizi izaneta urte ugariz, Pierre Dulaine, dantzari profesionala ainitzetan premiatua izan dena, Jaffa-ra itzultzen da, Israel-en nun sortu den 1944-ean. Bere hiriaren karrikak berriz ikusisteko nahiarekin baina komunitateen arteko tensioak ikusiz, Pierre Dulaine-k bere biziaren ametsa gertarazten du : dantzarazi haur palestindarrak eta israeldarrak elgarrekin, haurren eta familien sinesmen eta aurreiritzien aurka joanez.s.
Dokumentuaren akzioak