Dokumentuaren akzioak
Zarena Zarelako: Zergatik ez?
Zergaitik ez? kantu bat, dantza bat. Irratia hari nagusi, dantzariek uhin ezberdinetan entzunen dituzten kantuen gainean, dantzatuko dute (euskarazko kantak ala beste). Iragan hurbil batetik hasiz, kronologia bat segitua izanen da, oraineko garaiara iristeko. Gaur egunekoa den sorkuntza honetan dantza tradizionaletik abiatu dira, estilo garaikideago batera buruz joateko. Beren koregrafiak sortuz, taldeko dantzari batzuek adierazteko parada izan dute, hala nola, Iraia eta Marga, Bixente (jatorriz dantza tradizionalekoak) eta Joana (garaikideko dantzaria).
- Koreografoak : Pascale Lascano, Joana Olasagasti, Bixente Ciaurritz, Iraia Lascano, Marga Forestier eta Bruno Delavigne-ren parte hartzea.
- Soinu montaketak : Diego Iribarren, Peio
- Teknika - Soinu eta argiak : François Tortore, Aitor.
- Argazkilaria : Olivier Iglesias
Dokumentuaren akzioak