Dokumentuaren akzioak
Itsasi Taldea: Zaraitzutik Erriberara
Dantzaz dantza, Euskal lurraldeetatik barrena, Itsasi Euskal Kultur Taldea egiten ari den bidai honetan, Nafarroako herrialde ezberdinetako dantzak izango ditugu ikusgai. Luzaideko polkak eta Ingurutxo ezagunak taularatzeaz gain, hain ezagunak ez diren dantzak ere jaso nahi izan ditugu, Urdiaingo Xoxotxo edo Korteseko dantzak besteak beste.
Taldeak sortutako koreografia ezberdinak ikusteko aukera ere izango da, euskal dantza tradizionaletik jasotako pausu eta euskal kantagintzako doinuetan oinarritutako koreografiak hain zuzen ere.
Dokumentuaren akzioak