Dokumentuaren akzioak
Paloteadoa
Villabuenako Kaxkabar dantza taldea desagertu egin zen Basaurin 1977ko Dantza Agerketan azken aldiz dantzatu eta gero. 2013an herriko gazte batzuek bertako dantzak berreskuratzea eta dantza-taldea eratzea erabaki zuten. Horretarako beste herri batzuetako taldeen laguntza izan zuten, haiek euren errepertorioan mantendu baitzituzten Villabuenako dantzak.
Herrian urtean bi aldiz dantzatzen dituzte paloteadoak: maiatzaren 15ean, San Torkuato egunean, eta azaroaren 30ean, San Andres egunean.
Dokumentuaren akzioak