Dokumentuaren akzioak
Verdini Dantza Taldea: Gaitasunen iraultza
Verdini Dantza Taldeak Gaitasunen iraultza dantza ikuskizuna aurkeztuko du. Gizakiaren historian, aurrerapenak eta lorpen handiak iraultza txiki zein handien ondorioz etorri dira: lehen sua piztu zuen gizakitik hasita, gaur egungo aro digitaleraino. Verdini Dantza Taldeak, dibertsitate funtzionala duten pertsonenganako konpromisoz, erronka berria proposatzen dizue, eta, horretarako, harro jasotzen du iraultza txiki-handi baten bandera: gaitasunen iraultzarena. Iraultza horren bidez, aukera amaigabeen mundu bat sortu nahi du, askotariko gaitasunez osatua, gaitasun horiek guztiak garatzearen garrantzia aldarrikatu ahal izateko, bai norberaren onurarako, bai gizartearenerako ere. Hori dela-eta, Verdini Dantza Taldea prest dago "gaitasunen iraultza" txiki-handiaren buru izateko, eta hala adieraziko du, ozen eta argi, Gaitasunen iraultza ikuskizunean.
Dokumentuaren akzioak