Dokumentuaren akzioak
Verdini Dantza Taldea: Besarkatzen
Autoestimua hobetzen du, segurtasuna eta konfiantza ematen, estresa gutxitzen, ongizatea sortzen, odolaren fluxua hobetzen; eta, gainera, doan da. Horra besarkadari egozten zaizkion onura batzuk; hurbiltasun handieneko une horri, non beso batzuek norbait biltzen baitute maitasuna, txera, samurtasuna, babesa... adierazteko. Gizakiok, bizi dugun gizarte honetan, harresiak eraiki ohi ditugu, etiketak ezartzen generoa, arraza, gaitasuna, sexu-identitatea eta beste hainbat zer-nolako direla medio.
Hogeita bost urtez harresiok eraisten jardun ondoren, orain Verdini Dantza Taldea beso-zabalik dago zain, gizartearen besarkada beroa jasotzeko eta indarrez eta ilusioz jarraitzeko desberdintasun funtzionala duten pertsonen garapena sustatzeko lanean, dantzaren bitartez.
Dokumentuaren akzioak