Dokumentuaren akzioak
Ürrats Berriak: Txilintxori
Lokartzeko mementoan, haur bat haserretzen da bere burasoekin. Nahi luke jadanik handia izan eta mundua ikusi. Azkenean haurra lokartzen da eta iratzartzen…. Txilintxoriren munduan. Ametsa ala errealitatea? Ikusgarri horretan, dantza, musika, kantua eta antzerkia liluramendu mundu batean sartzen dira, molde harmoniatsuan. Ikusgarria azaroaren 2an emana izan da Mauleko Jai Alaian, publiko handia bilduz. Ikusleek kartsuki txalotu dituzte berrogeita hamabost artistak.
Beñat Elkegaray, Jean Bordachar, Catherine Arçanuthurry, Ihitz Iriart, Christelle Longy, Erramun Garcia, Ddiddue Etcheberry eta Begiz Begiren partaidetzarekin.
Larzabaleko ikastolaren alde emango da ikuskizuna.
Dokumentuaren akzioak