Dokumentuaren akzioak
Udaberria dantzan
Donibane Lohizuneko Begiraleak dantza taldeak Udaberria dantzan jaialdia antolatu du beste urte batez eta aurten ere probintzia guztietako dantza taldeak ikusi ahal izango dira Donibaneko karriketan eta Luis XIV plazan.
Goizeko 10:30ean kalejira egingo dute talde guztiek Donibane Lohizuneko kaleetan eta arratsaldeko 16:00etan dantza emanaldia izango da. Hauek dira, Donibane Lohizuneko Louis XIV plazan parte hartuko dute taldeen zerrenda:
- Gasteizeko Jare dantza taldea
- Errandioko Trabudu dantza taldea
- Añorgako Arkaitz dantza taldea
- Bidarraieko dantza taldea
- Begiraleak dantza taldea
- Eta bikote batzuek fandango ezberdinak erakutsiko dituzte
Dokumentuaren akzioak