Dokumentuaren akzioak
Paloteadoa
Bereziki alde zaharreko, baina orohar, Tuterako kultur-giroa aberasteko xedez, paloteao berria estreinatuko dute Erriberako hiriburuan heldu den ekainaren 30ean. Antzerki molde honen ohiko estruktura mantenduz, garai berrietara egokitu nahi izan dute eta hartara, ez da apenas egonen erlijioari aipamenik —deabrua eta aingerua desagertuko dira, beraz—. Hona hemen paloteadoak egingo duen ibilbidea:
- 19:15 Karrika-ingurua San Nikolas plazatik abiatuta (Serralta, Mercadal, Boveda, Herrerias, Carnicerias, San Jaime, Rua, Kartzela zaharra eta Plaza zaharra karrikak)
- 20:00 Paloteao-a Tuterako Plaza zaharrean
Dokumentuaren akzioak