Dokumentuaren akzioak
Toni Jodar: Hitzaldi dantzatuak I eta II
Toni Jodar-en Hitzaldi dantzatuak I eta II. 18:00etan izango da lehenengo zatia eta 19:30ean bigarren zatia.
Proposamen honek jarraipena ematen die bere aurreko piezako edukiei: Toni Jodar explica la Danza Moderna y Contemporánea. Una confererencia bailada-ren xedea da publikoaren itaun honi erantzutea: ‘Eta Pinaren ostean, zer? Toni Jodaren kontakizuna bere ohiko formatuan azaltzen da, hau da, hitzaldiaren eta ikuskizunaren artean. Orain dela gutxiko historiaz eta gaur egungo joerez hitz egiten digu, bere esperientzia profesionalak markatu dizkioten maisu-maistrak gogora ekarriz. Azalpenean zehar gorputzak astindu dituzten dantzaren erreferenteengandik eta gure mundua eraldatu duten gertaeretatik igaroko gara. Paradigma aldaketa horretan joera askok eta askok egiten diote beren ekarpena forma berrien fusioari eta esperimentazioari eta tradizioen berrirakurketari.
- Adierazlea: Toni Jodar
- Gidoia: Toni Jodar
- Dramaturgia eta eszenaratzeko oinarria: Victor Molina
- Irudia: Toni Roura
- Kudeaketa eta ekoizpen artistikoa: Beatriu Daniel
- Zuzendari kideak: Beatriu Daniel y Toni Jodar
Dokumentuaren akzioak