Dokumentuaren akzioak
Suhar Prest Zirko Taldea: Paradoxa
Paradoxa pneumatiko-hilerri batean bizi da eta gure burua ezagutzeko bidaia proposatzen digu. Zuzeneko musika, eta soka, trapezio eta oreka-jokoekin, pertsonaia xelebre honek publikoa berak bizi dituen egoera eta zirrarekin identifikatzea du helburu. Jolaserako gonbitea egiten duen ikuskizuna. Pneumatikoak oso modu berezian erabiliz Suhar Prest Zirko Taldeak erakusten duelako inguratzen gaituen guztiarekin jolas daitekeela.
- Zuzendaritza: Izaskun Agirresarobe, Jon Ariño
- Antzezleak: Izaskun Agirresarobe, Harry Bird
- Musika: Harry Bird
- Eszenografia: Ederkalde, NV Recycling
- Jantziak: Danel Santos
- Bi pase egingo dira; bata 18:30ean euskaraz eta bestea 22:30eam gaztelaniaz
- Informazio gehiago: Umore Azoka
Dokumentuaren akzioak