Dokumentuaren akzioak
San Petersburgoko Antzokiko Balleta: Zisneen Lakua
Obra honen bertsio osoa, hau da lau aktoak, V.P. Begitchev eta V. Geltzer-en gidoipean, San Petersburgoko Marie Antzokian estreinatu zen 1895.eko urtarrilaren 15ean.
Musika hau Tchaikovsky-ren "Ondine" operaren partituratik ateratakoa da, berau Inperial Antzokian aurkeztua izan zen, baina antzokiko zuzendariak atzera bota zuten "bertako errepertorioan sartzeko kategoriarik ez zuela adieraziz". 1875. urtean "El Lago de los Cisnes" lanaren musika egiteko agindua jaso zuenean Tchaikovskyk aurreko partitura berbera bidaltzen du eta harritzekoa bada ere onartua izaten da.
San Petersburgoko Yacobson Balleta
San Petersburgoko Yacobson Balleta Errusiako konpainiarik aipagarrienetako bat da. 1969. urtean Leonid Yacobson (1904-1975) koreografo eta dantzari errusiar bikainak sortua, hasieratik eskaintzen zuen "miniaturazko koreografiei" esker ospe handia lortzen du.
Gaur egungo zuzendari artistikoa den Andrian Fadeyev-en eskutik balletak bere sortzailearen herentzia berreskuratzen ari da, aldi berean bere errepertorioan obra klasikoak (El lago de los Cisnes, Giselle, El Cascanueces eta Romeo y Julieta)) eta dantza garaikidearen obrak aurkezten dituelarik. Helburu honekin 2008tik aurrera Alternative jaialdia antolatzen du, bertan aurkeztutako koreografo gazteen obrak konpainiaren errepertoriora gehituz.
75 dantzariz osatua balleta mundu osoan ibili da, San Petersburgoko Heritage eta Soffit sari garrantzitsuak irabazi dituelarik.
Dokumentuaren akzioak