Dokumentuaren akzioak
Roser Lopez Espinosa eta Lasala
Dantzari buruzko programa bikoitza egingo da Kultur Leioako auditoriumean. Roser López Espinosa zuzendariak, koreografo eta interpreteak Hand to Hand lana eskainiko ditu, judo borrokaldi baten itxura duen ballet berezi bat. Jarraian, Lasala konpainiak, Judith Argomaniz koreografo eta zuzendariaren eskutik, Lauesku 22 lana aurkeztuko digu, non pilota-partida baten bitartez ezarritako arauak zalantzan jarriko dituen.
Hand to hand Roser Lopez Espinosa
Hand to hand Kataluniako Roser López Espinosa dantzari eta koreografoak sortutako pieza labur bat da, Holandako Conny Janssen Danst konpainia ospetsuarentzat egindakoa, Rotterdameko Dansateliers elkarlanean eta. Judo-borrokaldi modura egiten den ballet bitxia da. Proposamen honetan, dantza arte martzialetara hurbiltzen da, eta horren taktika eta kadentziarekin jolasten du. Eskuz esku, zehatzak izanez eta garbi jokatuz, bi dantzarik bikote-dantza bat konposatzen dute.
- Kontzeptua eta zuzendaritza: Roser Lopez Espinosa.
- Koreografia: Roser Lopez Espinosa (eta dantzariak).
- Dantzariak: Stein Fluijt, Roser Lopez Espinosa.
- Musika: Pyotr Ilyich Tchaikovsky.
- Jantziak, eszenografia: Roser López Espinosa, Lluna Albert.
- Iraupena: 20 minutu.
Lauesku 22 Lasala (Euskadi)
Lauesku 22 lanak barneko hausnarketara gonbidatzen zaitu: zergatik bete behar dira naturaltasun eta mendetasun osoz ezarritako arauak, ohiturak, erregelak eta ezarpenak? Eta zergatik jotzen dira aurrez zehaztutako konponbide eta erantzunak segurutzat? Hizkuntza koreografikoak adostasunari eta liskarrari buruz ikertzen du, eragiten gaituzten inguruabar desberdinen erantzun gisa, baita horien eraginari buruz ere. Esku-pilota partida baten bidez, egoera desberdinak azaltzen dira, eta jolasaren berezko arauak zalantzan jartzen dira eta ezarritakoari lehentasuna kendu.
- Koreografia eta zuzendaritza eszenikoa: Judith Argomaniz.
- Musika: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi, Max Ritcher.
- Jantziak: Eider Ezenarro.
- Dantzariak: Jaiotz Osa, Carla de Diego, Garazi Etxeburu.
- Iraupena: 25 minutu.
Dokumentuaren akzioak