Ituren: Besta Berri 2013 soka-dantza

2013/06/06

Besta Berri igandez dantzatzen da soka-dantza edo dantza-luzia Ituren-en. Hainbat urtez galduta egon ondoren orain 8-10 urte berreskuratu zuen herritar talde batek Besta Berri egunez dantzatzeko ohitura. Horretarako Migel Makuso txistulariak mantendutako doinuak eta adineko dantzarien irakaspenak baliatu zituzten. Bi iturendarrek, Jabier Bereau dantzariak eta Andres Iñigo euskaltzainak ematen dituzte Iturengo dantza-luziaren inguruko argibideak bideo honetan, eta ondoren aurten eskainitako emanaldia ikus dezakezue. Irudiak: Eire Vila. Dantzan.com, Ituren, 2013-06-02.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Mikel Sarriegi Etxezarreta
Mikel Sarriegi
2013/06/07 09:34

Zorionak Iturendarrei, berreskuratze polita egin dutelako.
Eta eskerrik asko Eireri, hain ongi jaso eta erakusteagatik. Oso ona aurretik azalpenak ere jasotzeko ideia. Asko aberasten du bideoa.
Zerbait aipatzeagatik, ohituraren jatorrian, Auritz eta Iturengo udalbatzak dantzaren bidez lotzen zireneko aipamena, Iztuetak gipuzkoar Goierriko herrien arteko deskribatzen zituen loturekin bat egiten duena bete-betean!