Puska biltzea eta inauteri dantzak

  • Puska biltzea eta inauteri dantzak
  • 2026-02-08T12:00:00+01:00
  • 2026-02-08T23:59:59+01:00
  • Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan.  Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa dantzari eta txantxoek eta baserriz baserri aritzen dira tarteka inauteri dantzak eginez. Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza.  Lizartza: Inauteri dantzak 2013 [Bideoa]
Puska biltzea eta inauteri dantzak
Noiz

2026/02/08 11:00

Non

Lizartza

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. 

Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa dantzari eta txantxoek eta baserriz baserri aritzen dira tarteka inauteri dantzak eginez.

Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza. 

Lizartza: Inauteri dantzak 2013 [Bideoa]