Dokumentuaren akzioak
Portugaleteko 42. Nazioarteko Folklore Jaialdia
Ekuador, Hegoafrika, Mazedonia, Serbia, Txile eta Euskal Herriko taldeak batuko ditu aurtengo Portugaleteko Nazioarteko jaialdiak. Uztailaren 25ean Munduko dantzak ekitaldiarekin amaituko da jaialdia, baina aurretik, uztailaren 18tik 21era, nazioarteko folklorearen erakusleiho izango dira Portugaleteko kaleak. Elai Alai elkarteak antolatuta, La Canilla ibiltokian egingo dira lehen egunetako emanaldiak. Munduko dantzak ekitaldia, aldiz, Carlos VII etorbidean izango da.
Portugaleteko 42. Nazioarteko Folklore Jaialdia, egitaraua:
- Uztailak 18, 21:30ean: 42. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren inaugurazioa La Canilla Ibiltokian.
- Uztailak 19, 21:30ean: Ekuadorreko eta Serbiako taldeak. La Canilla Ibiltokian.
- Uztailak 20, 21:30ean: Hegoafrikako eta Txileko taldeak. La Canilla Ibiltokian.
- Uztailak 21, 21:30ean: 42. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren amaiera. Mazedoniako eta Euskal Herriko. La Canilla Ibiltokia.
- Uztailak 23, 19:00ean: musika-saioak Txileko, Hegoafrikako eta Serbiako taldeekin. Gran Hotel Puente Colganteko terrazan.
- Uztailak 24, 13:00etan: musika-saioak Kubako eta Indonesiako taldeekin. Gran Hotel Puente Colganteko terrazan.
- Uztailak 25, 21:30ean: Munduko dantzak Carlos VII-n.
Dokumentuaren akzioak