Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Paula Quintana: Amarga dulce

Dokumentuaren akzioak

Paula Quintana: Amarga dulce

Noiz 2017/01/29
20:00
Non lezo, Gezala Auditorioa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Dultzinea Tobosokoaren pertsonaian oinarritutako ikuskizuna; hark Don Kijote Mantxakoaren balentrien bultzagile gisa jokatutako rolean. Zoroa zuhur, eta zuhurra zoro... Zer gertatu zitzaion emakume hari? Nola dirau bizirik ahanzturan? Non dira zaldun ibiltariak? Cervantesen testuetan, dantzan eta musikan oinarrituta, bidaia emozionala eskaintzen zaigu, heroitasunetik bazterketara eta alderantziz, historiakoa denari gaur egungo izaera garaikidetik ekinez. (...)

Poetek eta artistek fikzioak sortzen badituzte, gizakiak eskubidea du hori bera egiteko bere bizitzan; alegia, artea baldin bada gizakiaren obra, bizitza bera ere, eguneroko egintzak ere, gizakiaren obra dira edo izan behar lukete. Gizakiak ez du askietsi behar gertaerak gertatzen zaizkion bezala onartuz; aitzitik, poetaren gisan jokatu behar du, gertaera horiek bere buruaren isla bihurtu behar ditu. Gauzak norberak nahi lituzkeen bezala ikusi, ez diren bezala: Aldonza printzesa gisa ikusi, ahariak etsaien armada gisa.

  • Zuzendaritza: Paula Quintana
  • Zuzendaritza laguntzailea: Carlos Pedrós
  • Dramaturgia: Carlos Pedrós, Miguel de Cervantesen testuan oinarritua
  • Jatorrizko musika: Juan Antonio Simarro
  • Koreografia eta antzezpena: Paula Quintana
  • Argiztapena: Grace Morales
  • JAntziak: Raquel Rodríguez, Camaleoni-k
  • Diseinu grafiakoa: Laura Ortega
  • Iraupena: 50 minutu
  • Hizkuntza: Gaztelania

Dokumentuaren akzioak

Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
Abendua 2020 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Urtarrila 2021 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031