Dokumentuaren akzioak
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakaera aztergai
Patxi Perez: Oiartzungo Soinunea, Dantza plazan jardunaldiak, 2015-11-14. Argazkia: Josu Garate - Dantzan.eus CC BY-SA
Tradizionalak ote dira dantza-jauzien inguruan hainbat lekutan hilero izaten diren hitzorduak? Alegia, gurea moduko tradiziozko gizartearen aisialdian, "mutxikoen" fenomenoak nolako bilakaera izan du, hain zuzen ere, tradizioa birsortzeko ahalegin horretan? Galdera horri tira eginaz dantza horien jatorriaz eta gaur egun dantzatzen diren moduaren inguruaz mintzatuko zaigu Patxi Perez Donostiako Koldo Mitxelenan antolatu dugun hitzaldi honetan.
Hitzaldia: Mutxiko dantzaldien bilakaera aztergai
- Hizlaria: Patxi Perez
- Data: martxoak 31, ostirala
- Ordutegia: 19:00 – 21.00
- Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta kalea, 9, Donostia)
- Sarrera: Dohain
Dokumentuaren akzioak